Galtzetin
Wikipedia(e)tik
Galtzetina oinetik orkatilaraino, eta batzuetan belauneraino estaltzen duen jantzia da. Galtzetinak oina berotzen, izerdia xurgatzen, zikinkeriatik eta atzamarkadetatik babesten eta oinetakoarekin igurtzimendua leuntzen du.
Normalean, galtzetinak kotoiz, artilez edo nylonez eginak daude. Hainbat koloretakoak egiten dituzte, baina oso ohikoa da galtzetin beltzak jantzi formalekin janztea eta galtzerdi zuriak kiroletarako jantziekin.