Galway

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galway
Gaillimh

Laudatio Ejus Manet In Secula Seculorum

Eskariei Betiko Men Egin Nien

Galway
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Claddagh, Eyre Square, Lynch gaztelua, Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway), Galwayko katedrala, Galwayko portua eta Terryland gaztelua.
Galwayko bandera

Galwayko armarria

Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Galwayko konderria
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Connacht.svg Connacht
Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg Galwayko konderria
Herritarra galwaytar
Koordenatuak

53°16′17″N 9°03′39″W / 53.27139°N 9.06083°W / 53.27139; -9.06083Koordenatuak: 53°16′17″N 9°03′39″W / 53.27139°N 9.06083°W / 53.27139; -9.06083

Galway non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Galway
Eremua 1,837 km²
Garaiera 0 m
Posta kodea G
Biztanleria 71,983 bizt. (2006)
Dentsitatea 39,19 bizt./km²
Sorrera 1124
www.galway.ie

Galway (irlanderaz Gaillimh) Irlandako mendebal kostaldeko hiria da, Connachteko probintzia historikoan. Hiria, Galwayko Konderriaren hiriburua da. Galway badiaren kostaldean kokatzen da.

Galway badiako ipar-mendebaldeko txoko batean kokatzen da. Corrib ibaiak gurutzatzen du hiria han itsasoratzeko. Hiri gazte eta dinamikoa da, Europar Batasuneko biztanle hazkunde handienetakoa duen hiria, bere biztanleria gelditu gabe hazten doa, batez ere bertaratzen diren atzerritar langile eta ikasleei esker (horietako batzuk euskaldunak). Galway hiri unibertsitarioa da: bi unibertsitate ditu, Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway) eta MGIT.

Hiriak "City of Tribes" edo "Cathair na dTreabh" izena hartzen du (euskaraz "Tribuen Hiria"). Hiberno-Normandiar garaian bertako 12 Tribuek (merkatari anglonormandar familiak) hiriaren agintaritza eta kontrola baitzuten. "Tribu" izendapena Oliver Cromwell garaiko ezizena da eta gaur egun arte mantendu izan da.

Izenaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galway hiri harresituaren mapa (1651)

Galway, gaeleraz Gaillimh ("gall" eta "am" gaelerazko hitzetatik eratorria, euskaraz "ibai harritsua"), hiriak izena Corrib ibaiaren ondoan aurkitzen diren harriei zor die. Halere, kondairei sinistu behar baldin badiegu, izena zeltiar mitologian legoke, honen arabera, Galvia, Breasal erregearen alaba, arroka baten hurbil zegoela itota hil omen zen Corrib ibaian.

Beste batzuen ustez, hiriak Corrib ibaiarengandik hartzen du izena irlanderaz: Gaillimh ibaia. Ibai honen mendebaldean ezarri omen zen antzinako lehen biztanleen gotorlekua: Dún Bhun na Gaillimhe izenez ("Gaillimh gaineko gotorlekua") gaur egungo Claddagh auzoan egon omen zen kokatuta. "Gaillimh" izenak "Harritsu" esan nahi omen du.

Hiriaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendean jaio zen hiria, Richard de Burgh, anglo-normandar inbaditzaileetako bat, leku honetara ailegatu eta bertako O´Flaherty Klanak defendatzen zuen gaztelua hartzen saiatu zenean. Bi urteko setioen ostean, azkenik bere helburua lortu zuen. 1232tik aurrera, irlandar tribu etsai eta basatiez etengabe inguraturik, Galwayko Hiriak hazkunde nabarmena izatea lortu zuen, harresiturik eta ingeles erregeei beti fidel izanik. Normandar agintariei esker, zenbait familiek hiriko negozio garrantzitsuenak monopolizatzea lortu zuten. Hau izan zen Galway-eko Hamalau Tribuen genesia, mende batzuk aurrerago Oliver Cromwell-en gerlariek hiriko botere faktikoei izendapen hori ezarri zieten. XIV. mendearen bukaera aldera, hiria merkatari portu lehiakor bat bilakatzen hasi zen, Espainia eta Frantziarekin hartu-emanak estutuaz. Beharbada, familietan nabarmenena Lynch familia izan zen, Saint Nicholas elizaren eraikitzaileak, batzuen ustez Irlandako Erdi Aroko parrokia handi eta hobeto kontserbatuena.

Shop Street, Galway hiriko erosketa eta denden kalea
Galwayko Antzokia antzokiaren irudia

Irlandar hizkuntza eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galway hiriak Irlandako hiririk "gaelerar" edo "irlandarrena" izateko ospea du, batez ere Irlandar Hizkuntza, herri musika, abestiak eta irlandar dantzekin duen lotura estua dela eta. Askotan Irlandako Hiriburu Elebiduna bezala izendatu ohi izan da, nahiz eta Irlandako Errepublikaren gainontzeko hirietan bezala biztanlegoaren gehiengoak ingelesez bakarrik hitz egin. Dena dela, hiriaren Irlandartasuna beste ezaugarri batean datza nagusiki: Galway Konderriko eskualde irlandar hiztuna edo Gaeltachtaren Ate Nagusia izatean, hain zuzen ere. Irlandar Antzerkia, Telebista, Irrati ekoizle eta Irlandar Musika Talde askoren kideek hiri honetan dute egoitza, An Taibhdhearc (euskaraz: Antzokia) eraikinean, Irlandar Hizkuntzaren Antzoki Nazionala, Galwayko erdigunean. RTÉren (Irlandar Irrati Telebista) TG4 telebista katea (Gaelerazko Telebista) eta Raidió na Gaeltachtak (Gaeltachteko Irratia) Connemarako Gaeltachtean dituzte beren egoitzak. Galway Konderriko 4 hauteskunde-barruti edo auzoguneek (denera 22 dira) Gaeltachtaí edo Irlandar Hiztunen gune bezala izendatuta daude. Galwayen dagoen Irlandako Unibertsitate Nazionalak eskualde honetako ahozko materiala Zeltiar Hizkuntzen Artxibategirako gorde du.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galwayko portuaren ikuspegia.
Galway hiriko ohiko pub eta taberna irlandar koloretsuak
  • Pub eta Tabernak. Galway hiriko erdigune edo alderdi zaharrean dauden pub eta tabernek irlandar herri musika entzuteko aukera ezinobea eskaintzen dute. Noizbehinka, bertakoek garagardo pinta batzuen laguntzaz bapateko edo zuzeneko irlandar dantza edo gaelerazko abestien emanaldiak eskaintzen dituzte. Ez ahaztu ere, une askotan kalean zehar aurkitu daitezkeen kale-musikari edo kale-antzezleak. Pub eta taberna giro horretan barneratu nahi izan ezkero Quay Street kalea izan liteke denetan gomendagarriena.
  • Lynch gaztelua, Galwayko Tribuetako bat zen Lynch familiaren aintzineko bizilekua, Shop Street eta Abbey Gate Street Upper kaleak gurutzatzen diren izkinan. Hiri modernoetara egokitutako aintzineko eraikinen kontserbazio adibide bikaina: Gaur egun Allied Irish Banks banketxe irlandarraren Galway-ko egoitza da.
  • Nora Barnacle-ren Museoa, James Joyce-ri buruzko museo txiki bat da (uda aldean egon ohi da irikita), irlandar idazle handienetako bat izan zen. Museoa, James Joycen emaztea zen Nora Barnacle-ren jaiotetxean dago.


  • Justizi Auzitegia eta Hiriko Udaletxea (Court House & Town Hall). Biak 1818. urtekoak dira baina zenbait berrikuntza jasan dituzte. Udaletxea 1901an lekuz mugitu zen. Gaur egun, aintzineko udaletxearen eraikinean antzokia kokatzen da.
  • St. Nicholas Church. Lynch familia ospetsuak eraiki zuen 1320an, San Nikolas Myra-koaren omenez, itsasgizonen santu babeslea. 1477an Kristobal Kolonen bisita jaso omen zuen.
  • Zubiko Errota (Bridge Mills) O'Brien zubiaren bazterretako batean kokatzen da, Corrib ibaiaren gainean.
  • Denden Kalea edo Erosketen Kalea (Shop Street), XVIII. mendean eraiki zuten.
  • Izokinaren uharka eta zubia. Izokinaren jauziaren zubia 1818. urtean eraiki zuten.
  • Galwayko Erdi Aroko Musika Jaialdia (Galway Early Music Festival)
  • Galwayko Ostren Jaialdia. (Galway Oyster Festival)
  • Galwayko Zaldi Lasterketak (Galway Races). Ziurrenik Irlanda osoko zaldi lasterketa ospetsuenak.


Galway hiriko Eyre Square parkearen ikuspegi panoramikoa.
Corrib Ibaiaren irudia, katedrala eta Espainiar Arkuaren artean (Spanish Arch)

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Galway, 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 9.0 10.5 12.5 15.5 17.3 19.2 19.0 17.0 13.7 10.9 9.0 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.2 3.3 4.7 5.5 8.0 10.6 12.6 12.5 10.4 7.9 5.3 3.6 7.3
Euria (mm) 114 94 92 61 68 81 69 109 93 130 124 121 1156
Iturria: [[1]]

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko gaelikoak dira nagusi. Galway GAA taldeak 9 aldiz irabazi du futbol gaelikoaren txapelketa nagusia, Irlandako konderrien artean hirugarrena da, Kerry eta Dublinen atzetik. Hurlingari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusia.

Futbolean jokatzen duten taldeen artean Galway United F.C. aipatu behar da. 1991ean Irlandako futbol kopa irabazi zuen.

Belauntzien Volvo Ocean Race estropada 2011-12an Galwayen bukatu zen. Aurrez 2009an Galwayen eskala egin zuen.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galway Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlanda