Galwayko konderria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galwayko konderria
County Galway (en)
Contae na Gaillimhe (ga)
Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg
Logogalwayco.png
IrelandGalway.png
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Probintzia Flag of Connacht.svg Connacht
Hiriburua Galway CoA.png Galway
Biztanleria 250.541 biztanle
Azalera 6.148 km2
Webgunea

Galwayko konderria (ingelesez County Galway eta irlanderaz Contae na Gaillimhe) Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen konderria da, Connacht probintzian dagoelarik. Bere hiriburua Galway hiria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twelve Bens mendilerroak zeharkatzen du konderria. Mendirik altuena Benbaun (729m) da. Irlandako aintzirarik handiena ere bertan dago, Corrib aintzira.

Konderriaren kokapena dela eta, Golkoko itsaslasterrak bete betean harrapatzen du, baina hala ere Aran uharteek Galwayko badia babestu egiten dute.

Hiriak eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connemara eta Aran Uharteak hartzen dituen eremua, Gaeltacht eremua da, hots, irlanderaz mintzatzen den eremua.

Gaeltachteko udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Gaeltacht

Gaeltacht lurralde gaelikoaren barruan Connemara/Conamarako barruti azpimarratzekoa da.

Beste herri batzuk:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Galwayko konderria kokatzen den eremu honetara duela 7.000 urte iritsi ziren lehen gizakiak.

Erdi Aroan erresuma ugari izan ziren lurraldean, besteak beste, Aidhne, Uí Maine, Maigh Seóla, Conmhaícne Mara, Soghain eta Máenmaige. Kristautasuna iristearekin batera monastegi asko eraiki ziren eta hauetan lurraldearen historia jasoa gelditu zen hainbat liburutan, hala nola Annals of Loch Cé, Annals of Connacht, Annals of the Four Masters...

Galwayko konderria bera 1569an eratu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko gaelikoak dira nagusi. Galway GAA taldeak 9 aldiz irabazi du futbol gaelikoaren txapelketa nagusia. Hurlingari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusia.

Futbolean jokatzen duten taldeen artean Galway United F.C. aipatu behar da. 1991ean Irlandako futbol kopa irabazi zuen.

Errugbi taldeak ere badaude, baina ez dute emaitza nabarmenik izan. Alde batetik konderria ordezkatzen duen Connacht Rugby taldea dago, eta bestetik herrietako taldeak, Galwegians, Galway Corinthians, University College Galway eta Connemara.

Azkenik Belauntzien Volvo Ocean Race estropada ere aipatu behar da, izan ere 2011-12an Galwayen bukatu baitzen. Aurrez 2008-09ko ekitaldian Galwayen eskala egin zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galwayko konderria Aldatu lotura Wikidatan