Gamaliel
Wikipedia(e)tik
Gamaliel Talmudeko rabinoa izan zen, I. mendearen hasieran Sanedringo lehendakaria izan zena (68. urtea baino lehenago Palestinan hila). Zaharra deitzen zioten. Talmuden jaso diren hiru gutun idatzi zituen. Agripa erregearen kontseilaria eta San Pauloren maisua izan zen (Apostoluen Egintzak, XXII, 3).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.