Game Boy saila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Game Boy sail osoa. Ezkerretik eskubira: Game Boy, Game Boy Pocket, Game Boy Light, Game Boy Color, Game Boy Advance, Game Boy Advance SP, Game Boy Advance SP "Mark II" (atzealdetik argiztatutako pantaila argiagoarekin) , Game Boy Micro.

Game Boy saila Nintendoren bateriadun bideo-joko kontsola eramangarrien sail bat da. Munduko bideo-joko kontsola sail salduenetako bat da, guztira 200 milioi unitate saldu baititu mundu osoan.

Jatorrizko Game Boy eta Game Boy Colorren 118,69 milioi unitate saldu ziren mundu osoan. 2009ko martxoaren 31 arte Game Boy Advanceren aldaera guztiak kontutan hartuz 81,47 milioi saldu dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Game Boy lehen aldiz 1989an merkaturatu zen. Gunpei Yokoiren ideia izan zen. Nintendoren historian eragin zuzena izan du gizon honek. Game Boyren garapenaren ardura izan aurretik ere lan garrantzitsuak egina zen Nintendorentzat. Adibidez, 1970ean, Nintendo oraindik bideo-jokoen merkatuan sartu aurretik kaleratutako Ultra Hand jostailuaren arduraduna izan zen. Geroago, Nintendo jostailuetatik bideo-jokoetara igaro zenean merkaturatutako Game & Watch kontsola eramangarri bildumaren arduradun izan zen.

Gunpei Yokoik jatorrizko Game Boya diseinatu zuenean argi zituen sistema eramangarri batek arrakasta lortzeko izan beharreko ezaugarriak: txikia, arina, merkea eta gogorra izatea eta joko bilduma erakargarria izatea eskuragarri.

Game Boyren arrakastak gaur egun arte jarraitu du.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.