Gamelan
Wikipedia(e)tik
Gamelan Indonesiako orkestra (Javakoa eta Balikoa batez ere), gong, xilofono, txirula eta gisako tresnez osatua. Antzerkian, erlijio-ospakizunetan eta abarretan aritzen dira gamelanak, eta, zein eginkizun bete behar duten, halako osagaiak eta ezaugarriak dituzte. Erritmo eta tinbre ugari lor daitezke saio hauetan, eta aberastasun handikoak dira horregatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.