Gamere-Zihiga
|
Gamere-Zihiga |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Camou-Cihigue |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Atharratze-Sorholüze |
| Alkatea | Jean-Baptiste Ager (2008-2014) |
| Herritarra | Gamerear-zihigar |
| Koordenatuak | 43°7′2″N 0°54′17″W / 43.11722°N 0.90472°WKoordenatuak: 43°7′2″N 0°54′17″W / 43.11722°N 0.90472°W |
| Eremua | 10,08 km2 |
| Garaiera | 208 - 1.009 m |
| Posta kodea | 64479 |
| INSEE kodea | 64162 |
| Biztanleria | 107 bizt. |
| Dentsitatea | 10,62 bizt./km² |
| Sorrera | 1836 |
Gamere-Zihiga Zuberoako udalerria da, Basabürüako Ibarresküinean kokaturik dagoena.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Ingurune naturala[aldatu]
Uhaitzandi ibaira isurtzen diren hainbat erreka igarotzen dira udalerritik. Hainbat kobazulo aurki daitezke udalerriko lurretan, famatuena monumentu historiko izendaturik dagoen Etxeberriko karbia delarik. XIX. mendearen bukaeran, udalerriko lurren zati handi bat Arbailetako basoak hartzen zuen. Oxibar kobazuloa ere aipatzeko modukoa da.
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Ozaze-Zühara iparraldean.
- Altzürükü ipar-mendebaldean
- Aloze-Ziboze-Onizegaine ekialdean
- Altzai-Altzabeheti-Zunharreta hegoaldean
Historia[aldatu]
1836. urtean Gamere eta Zihiga herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko.
Demografia[aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2007ko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da
Kultura[aldatu]
2007ko pastorala[aldatu]
2007an (uztailak 29 eta abuztuak 5), Gamere-Zihigak Eñaut Elizagarairi buruzko pastorala prestatu zuen. Eñaut Elizagarai Frantziako Louis XIV.aren errege-armadaren jenerala izan zen, Armendaritzen jaioa
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Laminen ziloak, Eiezkia etxetik hurbil dagoen hiru zulotako multzoa da, bertatik 34 °C-tara ur gazia ateratzen delarik. Ur honek propietate sendagarriak omen ditu.
- Etxeberriko karbia, goi paleolitoko irudiak dituen kobazuloa da. Monumentu historiko dago izendaturik 1952. urteaz geroztik.
- Gamereko Done Petri elizak jatorria Erdi Aroan jatorria duen arren XIX. eta XX. mendeetan zehar zenbait konponketa eta berriztapen izan ditu.
- Zihigako eliza ere Erdi Arokoa da eta 1828. urtean berriztatu zen.
Gamerear eta zihigar ezagunak[aldatu]
- Kadet Otsibar (1880 - 1968) idazle eta misiolaria Gameren jaioa da.
