Gamiz-Fika

Koordenatuak: 43°18′51″N 2°49′30″W / 43.3141°N 2.8251°W / 43.3141; -2.8251
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gamiz-Fika
 Bizkaia, Euskal Herria
Gamiz-Fikako bandera

Gamiz-Fikako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea
Izen ofiziala Gamiz-Fika
AlkateaMªJesus Menika Bengoetxea (EAJ)
Posta kodea48113
INE kodea48038
Herritarragamiztarra / fikatarra
Kokapena
Koordenatuak43°18′51″N 2°49′30″W / 43.3141°N 2.8251°W / 43.3141; -2.8251
Map
Azalera15,5 km²
Garaiera55 metro
Demografia
Biztanleria1.395 (2023)
4 (2022)
alt_left 701 (%50,3) (%48,6) 678 alt_right
Dentsitatea81,55 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,86
Zahartze tasa[1]% 23,68
Ugalkortasun tasa[1]‰ 24,91
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,1 (2011)
Genero desoreka[1]% -2,58 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,63 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 71,99 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 55.38 (2016)
Datu gehigarriak

Gamiz-Fika Bizkaiko barrualdean eta erdialdean dagoen udalerria da, Mungialdeko eskualdean kokatutakoa. Gamiz eta Fika herriek osatzen dute, 1928tik udala konpartituz.

2008an 1.320 biztanle zituen.

Gamizko eliza eta udaletxea

Mugakideak

Iparraldean Meñaka, hegoaldean Zamudio, Lezama eta Larrabetzu, ekialdean Fruiz eta Morga, eta mendebaldean Mungia mugakide ditu.

Historia

Gamizko elizatearen lehenengo aipamen idatzia 1227koa da eta ezagutu den lehen alkatea Juan de Elorriaga da, 1558koa.

Bestela, 1427koa dugu Fikako lehen testigantza, eta 1558an alkatea Juan Perez de Landaverde zen.

1928ko ekainaren 23an elizate biek bat egin zuten udalerri bakar batean, gaur egungoa dena.

Auzoak

Ikusteko

  • Gamiz: San Andres eliza, Atxispeko San Pedro eta Ugarte dorrea.
  • Fika: San Martin eliza.


Inguru naturala

Butroe ibaiak udalerria zeharkatzen du iparraldetik eta Berrega (360 m), Urrusti (349 m) eta Urkulu (371 m) mendiek inguratzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).