Ganboa (mendia)

Koordenatuak: 43°00′22″N 2°03′46″W / 43.0062°N 2.0627°W / 43.0062; -2.0627
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Aralarreko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganboa (argipena)».
Ganboa
Datu orokorrak
Garaiera1.412 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′22″N 2°03′46″W / 43.0062°N 2.0627°W / 43.0062; -2.0627
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe/Larraitz/Amezketa
MendikatMendikat

Ganboa Aralarko mendilerroko mendirik garaienetan hirugarrena da (Intzako dorrea eta Aldaon gailurren atzetik), eta mendilerro horren Gipuzkoa aldeko garaiena.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardetxetik abiatzen da ohiko bideetako bat. Bide hori, Errenaga eta Igaratzako babeslekuetatik igarotzen da. Hortik, bidezidor bat Alotzarantz doa, Pardarri mendia bere mendebaldetik inguratuz, Irazustako lepora iritsi arte. Hortik gertu dago mendiaren tontorra, ekialderantz.

Larraitzetik abiatuz gero, Txindokira doan bidea hartu behar da, baina bide hori utzi eta Alotzako larrerantz jo beharko dugu, Irazustako lepora iritsi arte.

Larraitzetik edo Amezketatik abiatuta, Muitze labarretik igo daiteke, Txindokiren ekialdean, Ganboa iparraldean dauden larreetara irteteko.

Azken ohiko bide bat Amezketatik abiatzen da, Aritzaga labarretik Pardelutseko bordara iritsi arte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]