Ganboa (mendia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Aralarreko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganboa (argipena)».
Ganboa
Ganbora azken txanpa.JPG

Ganbo mendiaren gailurra eta bertaratzeko azken malda.

Garaiera 1.402 m
Koordenatuak 43°00′22.28″N 2°03′45.80″W / 43.0061889°N 2.0627222°W / 43.0061889; -2.0627222Koordenatuak: 43°00′22.28″N 2°03′45.80″W / 43.0061889°N 2.0627222°W / 43.0061889; -2.0627222
Mendilerroa Aralar
Ohiko bidea Guardetxe/Larraitz/Amezketa
Ganboa (mendia) non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Ganboa (mendia)
Ganboa (mendia) non dagoen adierazten duen Aralarko mapa
Ganboa (mendia)
Kanpo loturak Mendikat

Ganboa Aralarko mendilerroko mendirik garaienetan hirugarrena da (Intzako dorrea eta Aldaon gailurren atzetik), eta mendilerro horren Gipuzkoa aldeko garaiena.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardetxetik abiatzen da ohiko bideetako bat. Bide hori, Errenaga eta Igaratzako babeslekuetatik igarotzen da. Hortik, bidezidor bat Alotzarantz doa, Pardarri mendia bere mendebaldetik inguratuz, Irazustako lepora iritsi arte. Hortik gertu dago mendiaren tontorra, ekialderantz.

Larraitzetik abiatuz gero, Txindokira doan bidea hartu behar da, baina bide hori utzi eta Alotzako larrerantz jo beharko dugu, Irazustako lepora iritsi arte.

Larraitzetik edo Amezketatik abiatuta, Muitze labarretik igo daiteke, Txindokiren ekialdean, Ganboa iparraldean dauden larreetara irteteko.

Azken ohiko bide bat Amezketatik abiatzen da, Aritzaga labarretik Pardelutseko bordara iritsi arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa