Gandaki Gunea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gandaki Gunea

Gandaki gunea (nepaleraz गण्डकी), Nepalgo Mendebaldeko eskualdean kokaturik dagoen gunea da. Pokhara da Gandaki zein eskualdeko hiriburua. 12.275 km²ko azalera du eta bertan 1.487.954 biztanle bizi dira.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Gandaki ibaiak ematen dio, Nepalen Narayani bezala ere ezagutzen denak, ibaiaren arroak osatzen baitu gune hau. Sapta Gandaki bezala ere ezagutzen da, izan ere bertako zazpi ibaik (Kali Gandaki, Trishuli, Budhi Gandaki, Marsyangdi, Madi, Seti Gandaki, eta Daraudi) bat egiten baitute sortzeko.

Bestalde bi Babesgune ditu Gandaki guneak; alde batetik Pokhara inguruan dagoen Annapurnaren babesgunea, 1986an sortua, eta bestetik Manasluren babesgunea, Gorkha herriaren eta Manaslu eta Himalchuli mendien inguruan zabaltzen dena.

Toki ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annapurna mendia, Pokharatik ikusita

Pokhara da Katmanduren atzetik Nepalgo bigarren hiri turistikoa. Annapurna inguruko mendiek inguraturiko Phewa lakuaren ertzean dagoen hiria da. Bertatik hasi eta bukatzen dira hainbat mendi espedizio eta hain mendigoizaleak ez direnentzat Annapurnaren trekkinga bezalako ekintzak antolatzen dira.

Bandipur herri newari polita da. Bertatik ia zortzi mila metro dituzten mendia ikus daitezke (Himalchuli, Ganesh Himal...). Gorkha Nepalgo antzinako erregeen hiriburua da. Bertan dute sorrera gurkha gerlari handiek.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gandaki Gunea Aldatu lotura Wikidatan