Gandhara
Gandhara, egungo Afganistanen hegoekialdeari, Pakistanen erdialde eta iparraldeari eta Indiaren iparmendebaldeari (Kaxmir gehiena barne) dagokion eskualde historiko bat da.
Gandhara, Persiar Inperioaren satrapia bat izan zen K. a. VI. mendetik.
Greziarrek konkistatu zuten Alexandro Handiaren espedizioan, eta helenistiko mantendu zen indogreziar subirauekin, Gupta Inperio hindura erantsia izan zen arte, nagusiki Asoka erregearekin.
Gandhara, budismoaren gune garrantzitsua izan zen, bere artea, greziar eraginaren ondorioz, arte grekobudista bezala ezagutzen delarik.
Ziuraski, antzinako Gandhararen oroitzapen toponimikoa, Afganistango Kandahar hirian mantentzen da gaur egun, baina azken honen etimologia, Alexandira-Iskenderiya-Kandaharretik ere etor daiteke
[aldatu] Arte grekobudista
Gandhara eskualdean, arte grekobudista garatu zen, greziar kultura eta budismoaren arteko sinkretismo bat.
-
Irudi femeninoa, terrakota, Charsadda, Gandhara, K.a. III. mendetik K. a. I. menderarte
-
Siddhartha Gautama Shakyamuni, Buda bihurtu aurretik (I. mendetik II. mendera.
-
Budaren burua (II. mendea).
-
Buda akantoarekin.
-
Atlas titan greziarra, monumentu budista bat eusten.