Gangkhar Puensum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gangkhar Puensum
GangkharPuensum3.jpgGangkhar Puensum Txer-tang-latik ikusita.
Garaiera 7.570 m
Gailurra 2.995 m
Koordenatuak 28°03′50″N 90°26′37″E / 28.06389°N 90.44361°E / 28.06389; 90.44361Koordenatuak: 28°03′50″N 90°26′37″E / 28.06389°N 90.44361°E / 28.06389; 90.44361
Gangkhar Puensum non dagoen adierazten duen Himalaia-ko/-go/-eko mapa
Gangkhar Puensum
Mendilerroa Himalaia
Lehen igoera Igo gabea

Gangkhar Puensum (7.570 m) Himalaiako mendia da. Munduko tontor nagusien artean 40.a da eta mundu osoan igo gabe geratzen den tontor nagusirik garaiena izateko ikerketek gehien aipatzen duten mendia da.

Tibet eta Bhutanen arteko mugan dago eta azken honetako mendirik altuena da; gaur egun argi dago Kula Kangri (7.538 m) ez dagoela mugan, Tibeten baino. Bi aldeak herri tibetarraren lurrak dira. Bere garaiera lehen aldiz 1922an neurtu bazen ere, XX. mendearen amaiera arte ez zen neurketa zehatzik egon.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku-izen hau transkribatzeko beste forma batzuk Gangkar Pünsum, Gangkar Punsum, Gankar Punzum eta Kangkar Punsum dira. Tibeteraz "mendiko hiru anaiak" esan nahi du[1].

Txinako Herri Errepublikaren menpeko Tibetekiko mugan dago, kokapena eztabaidagaia izan bada ere[2]. Bhutani dagokionez Gasa barrutian dago, Wangdue Phodrang barrutiarekiko mugatik oso hurbil. Tibeteko eskualde autonomoko Shannan prefektura ofizialean dago, Ü-Tsang herrialde tradizionalean.

Ezin igo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bhutan 1983an mendigoizaleentzat zabaldu zen; 1985 eta 1986ren artean mendira igotzeko 4 saiakera egon ziren; lehena mendia bera identifikatzeko gai ere ez zen izan, eremuko kartografia eskasa dela medio.

1994an Bhutango gobernuak erlijioa dela eta (mendi sakratuak direlakoan) 6.000 metrotik gorako mendietara igotzea ostera ere debekatu zuen. Horren ondorioz tontorrera heldu nahi izan dutenak Tibet aldetik abiatu dira; 1998an bigarren mailako tontor bat igo zen eta 1999an talde japoniar batek Liankang Kangri (7.535 m, "Iparraldeko Gangkhar Puensum" izenez ere ezaguna) igotzea lortu zuen.

2003an Bhutango gobernuak edozein menditara igotzea erabat debekatu zuen, beraz munduan igo gabe geratzen den tontor nagusirik altuena izaten segituko du[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erreferentzia webgune honetan.
  2. Eztabaida sakona Gangkhar Puensum eta Kula Kangriko altuera eta kokapen zehatzez.
  3. Mendietara igotzeko oztopoez.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]