Ganix Makeakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganix Makeakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Anxordoki Indart
JaiotzaOrtzaize1806ko irailaren 9a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaLuhuso1872ko abuztuaren 20a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmugalaria eta tabernaria

Ganix Makeakoa, sortzezko izenez Jean Anxordoki Indart (Ortzaize, Nafarroa Beherea, 1806ko irailaren 9aLuhuso, Lapurdi, 1872ko abuztuaren 20a), Makean luzaz bizi zen XIX. mendeko kontrabandista eta mugalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganixen abenturak kontatzen dituen Atheka-gaitzeko oihartzunak liburuaren azala (Baiona, 1870).

Karlistaldietan parte hartzeagatik hartu zuen sona, bereziki, 1838an, Maria Teresa Bragantzakoari, Beirako printzesa eta Don Karlos erregegaiaren andregaiari, muga pasa eta Elizondoraino lagundu zuelako. Pasadizo horretan oinarrituta, Francisque Michelek Le romancero du Pays Basque liburua (1859) idatzi zuen.

Gero, Joan Batista Azkonagerre notarioak Les Echos du pas de Roland eleberria argitaratu zuen haren abenturetan oinarrituz. Hain zuzen, Azkonagerre notarioak Ganix hipoteka egitera harengana joan zenean ezagutu zuen. Azken liburu hau euskaraz ere argitaratu zen Atheka gaitzeko oihartzunak izenburuarekin (1870). 2016 urtean Makean antolatu kabalkatan Ganix izan zen pertsonaia nagusietakoa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorrotxategi, Aritz. Mugako nire lagunei. .


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.