Gante-Wevelgem
Gante-Wevelgem egun bakarreko txirrindularitza lasterketa bat da, klasiko bat, Belgikan korritzen dena apirila hasieran. Astelehenetik ostiralerako egunetan ospatzen den klasikoa urrietako bat da, zehazki Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix proben arteko asteazkenean.
2005etik lasterketa hau UCI ProTourraren barnean dago.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Lasterketa honen lehen edizioa 1934ko irailak 9an ospatu zen 120 kilometroko ibilbide batean lasterketa junior bat bezala. Bere jatorria Wevelgemen jaiotako Gaston Rebryri eginiko omenaldi batean dago, urte horretan Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix klasikoak irabazi zituena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, jada profesionalentzako, 1945eko uztailak 29an ospatu zen 200 kilometroko ibilbide batean, eta, egundaino, "Het Vliegend Wiel" txirrindularitza klubak antolatuta.
1947an "udaberriko klasiken" egutegira batu zen, 1957-1959 tarterako "Trofee van Vlaanderen" (Flandriako Saria) osatuz Omloop Het Volkekin batera.
Ibilbidea [aldatu]
Proba honetako oztopo nagusiak, bertan oso ohikoak diren haizea eta euriaz gain, Monterberg eta Kemmelbergeko pabes zatiak dira. Alabaina, bere profil lauaren ondorioz, sprinterrentzako klasikoatzat hartzen da, probaren garaile gehienak hala izan direlarik.
Palmaresa [aldatu]
Palmaresa herrialdeka [aldatu]
| Herrialdea | Garaipen kopurua |
|---|---|
| 47 | |
| 6 | |
| 5 | |
| 3 | |
| 2 | |
| 2 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Frans Verbeecken kanporaketagatik.
- ↑ Por la descalificación de Djamolidine Abdoujaparov por sprint irregular.