Gao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gao

Gao
La Dune Rose eta Gao hiria Askiaren hilobiaren gainetik ikusirik.
Estatua MaliMali
Probintzia Gao
Koordenatuak

16°16′N 00°03′W / 16.267°N 0.050°W / 16.267; -0.050Koordenatuak: 16°16′N 00°03′W / 16.267°N 0.050°W / 16.267; -0.050

Gao non dagoen adierazten duen Mali-ko/-go/-eko mapa
Gao
Garaiera 226 m
Biztanleria 86.633 bizt. (2009[1])

Gao Mali ipar-ekialdeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. 2012ko apirilaren 6an MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuenetik, onartu gabeko estatu honen hiriburua da[2]. Gao Niger ibaiaren ertzean dago, Tonbuktutik 320 km hegoekialdera. 2009an 86.633 biztanle zituen[1].

Lehengo denboretan garrantzi handiko pausagunea izan zen Saharan zeharko merkataritzan aritzen ziren karabanentzat. XV. eta XVI. mendeetan Songhai Inperioaren hiriburua izan zen. Garai hartakoa da Askiaren hilobia, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuena[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaori buruzko lehenbiziko aipamena Muhammad ibn Musa al-Khwarizmik egin zuen, IX. mendearen lehen erdian. Orduko eskualdeko potentzia garrantzitsuenetako bat zen. X. mendean hiri musulmana zen. XIII. mendearen amaieran independentzia galdu eta Maliko Inperioaren zati bihurtu zen. XV. mendearen lehen zatian hiriak bere independentzia berreskuratu zuen, eta 1464tik 1492ra agindu zuen Sonni Aliren konkisten ostean Songhai Inperioaren hiriburu bilakatu zen. 1591ko marokoar inbasioak inperioaren amaiera ekarri zuen. Inbaditzaileek Tonbuktun kokatu zuten beren gotorlekua.

XIX. mendean Gao gainbehera etorria zen. 1854an bisitatu zuen Heinrich Barthen arabera, 300 etxola inguruk osatzen zuten herria eta hiri zaharraren kokagunea zuhaixkez (Capparis decidua) estalirik zegoen[4].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gao Niger ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Tilemsi haranarekin bat egiten duen lekuan. Hiria estrategikoki kokaturik dago eta asfaltatu gabeko errepidez Kidal eskualdearekin eta Niamei, Nigerko hiriburuarekin, loturik dago. Bamako, Maliko hiriburuarekin, zoladura oneko 1.200 kmko errepide batek lotzen du.

Ur emari handiko sasoian, ferry zerbitzuak izaten dira Niger ibaian zehar. Comanav konpainiak (Compagnie malienne de navigation) Gao eta Koulikororen arteko zerbitzua eskaintzen du (1.380 km, 5-6 eguneko iraupena). Ferrya gehienean uztailaren amaieratik azaroaren erdialdera ibiltzen da, beti ere, urteko euri kopuruaren arabera[5].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaoko klima beroa eta lehorra da. Udan baino ez du euri egiten, gehiena abuztuan. Urtean batez beste 220 mm euri egiten du, baina asko aldatzen da urte batetik bestera. Maiatza da hilabeterik beroena, batez besteko tenperatura maximoa 43 Â°Cra iristen ahal baita. Abendua eta urtarrila dira hotzenak, 15 Â°Cko batez besteko tenperatura minimoarekin. Urritik martxora bitartean ipar-ekialdetik harmattan haizeak jotzen du. Gogor jotzen duenean, dakarren hautsak gandu iraunkorra sortu eta ikuspena murrizten du.

Datu klimatikoak (Gao, Mali)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 38 40 45 45 48 48 44 46 43 43 42 37 48
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.8 33.8 37.2 40.7 42.5 41.5 38.5 36.6 38.4 39.3 35.8 31.4 37.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.6 25.3 29.1 32.4 35.2 35.2 32.3 30.6 31.7 31.9 27.7 23.5 29.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.8 17.0 20.8 24.7 28.2 28.8 26.6 25.4 26.0 24.9 19.9 15.8 22.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0 0.1 0.3 1.7 7.7 22.8 63.6 84.2 33.5 4.8 0 0.1 218.8
Iturria: World Meteorological Organization [6]


Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gao Mali ipar-ekialdeko, eta Azawadeko, hiri handiena da. Etnia ugari daude, besteak beste, bozoak (tradizionalki ibai arrantzaleak), fulaniak (abeltzainak), tuareg nomadak eta banbarak. Songhaiera da hizkuntzarik ohikoena.

Gaoko biztanleria[1]
1976 1987 1998 2009
370.903 380.722 394.594 544.120

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gao Aldatu lotura Wikidatan