Garagardoen neurketak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dentsimetro bat garagardo-muztioaren dentsitate erlatiboa neurtzen. Dentsimetroaren neurketa gutxi gorabehera 1,050ekoa da.

Garagardoen neurketak garagardoak dastatzean hainbat faktoreri erreparatuz egin daitezkeen neurketak dira. Horien artean garraztasuna, edariaren zaporeak eta hauen indarra, alkohol-edukia eta kolorea nagusitzen dira. Ezaugarri hauen estandarizazioari esker garagardoen kalitatea modu berdinago batean zehaztu daitezke.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Lovibond gradu" edo "ºL" eskala substantzia baten kolorea zehazteko neurria da. Neurri hau garagardo, whiski eta azukre-soluzioekin erabiltzen da gehienbat. Lovibond graduak neurtzeko substantziaren kolorea kristal-lagin marroiekin alderatzen da, normalean kolorimetro bat erabiliz. Joseph Williams Lovibond garagardogilea izan zen Lovibond eskalaren sortzailea. Hala ere, Erreferentzia Metodo Estandarrak (SRM) eta Europako Garagardogileen Konbentzioak (EBC) Lovibond graduak ordezkatu dituzte. SRMaren neurriek eta Lovibond graduek emaitza berdintsuak ematen baitituzte.

Gaur egungo garagardogileek Erreferentzia Metodo Estandarra edo SRMa erabiltzen dute garagardoaren edo garagardo-muztioaren kolorearen intentsitatea neurtzeko. Metodo hau erabiltzeko beharrezkoa da espektrometro edo fotometro bat edukitzea 430 nm-ko uhin-luzera duen argiak lagina zeharkatzean jasaten duen indargabetzea neurtzeko.

Europako Garagardogileen Konbentzioaren (EBC) metodoak garagardoaren eta garagardo-muztioaren kolorea neurtzeaz gain, hauen uhertasuna ere neurtzen du.

SRM/Lovibond (ºL) Adibidez Garagardoaren kolorea EBC
2 Pale lager, Witbier, Pilsener, Berliner Weisse 4
3 Maibock, Blonde Ale 6
4 Weissbier 8
6 American Pale Ale, India Pale Ale 12
8 Weissbier, Saison 16
10 English Bitter, ESB 20
13 Bière de Garde, Double IPA 26
17 Dark lager, Vienna lager, Marzen, Amber Ale 33
20 Brown Ale, Bock, Dunkel, Dunkelweizen 39
24 Irish Dry Stout, Doppelbock, Porter 47
29 Stout 57
35 Foreign Stout, Baltic Porter 69
40+ Imperial Stout 79

Dentsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]