Garaipen pirriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garaipen pirrikoa, norberaren aldean kalte handiak jasanda lortutako garaipena da. Izena Pirrogandik dator, K. a. IV. mende amaieran eta K. a. III. mendearen lehen laurdenean Epiroko errege izan zenagandik. Honek, erromatarren aurkako garaipen bat lortu zuen Askulumgo guduan, baina gudu horretan bere armadako milaka soldadu erori ziren. Esaten denez, Pirrok, guduaren emaitza zein izan zen ikusi ondoren, honako hau esan zuen: "Halako beste garaipen bat eta Epirora neu bakarrik itzuliko naiz". Edo baita ere: "Halako beste garaipen bat eta garaitu egingo naute".

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]