Garaizarko Mahatsorriak

Wikipedia, Entziklopedia askea


Garaizarko Mahatsorriak abesbatza

Datuak
JatorriaGaraizarko Lagunak abesbatza (1987)
EgoitzaBegoña
ZuzendariaMiren Zubieta Egia
AhotsakGizonen abesbatza
Taldekideak40
Urteak1987 - ...
FundatzaileaJosé Luis Etxebarria Goiri "Txelu"
Webguneawww.corogaraizarkomatsorriak.com

Garaizarko Mahatsorriak 40 gizonez osatutako Begoñako abesbatza da, Bilbokoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Luis Etxebarria Goiri-k ("Txelu") 1987ko martxoan sortu zuen Garaizarko Lagunak abesbatza. Gaur egungo Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora frontoiko gela huts batean jarraituko zuten. 1989an neska adiskide eta ezagunekin izen bereko emakume-abesbatza ere eratu zuten.

1992an koru biek izena aldatzen dute eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin federatu egin zen B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea).

1998 urteko Begoñan antolatzen den Bizkaiko Abesbatzen Astean zuzendu zuen azkenekoz Txeluk gizonen abesbatza. Ikusmen arazoengatik utzi zuen bere ardura eta lekukoa Jose Antonio Kalzada “Surti”-ri pasa zion, hamar urtez bera izango zen zuzendaria.

2008 urtetik, Miren Zubieta Egia da zuzendaria.

2010eko Santa Zezilia eguna ospatzeko eta Jose Luis Etxebarria Goiri “Txelu” omentzeko Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek kontzertu bat eman zuten elkarrekin.

Betidanik landu dituzte euskal folkloreko abestiak eta Bilboko kantu klasikoak, baina azken urteetan 25. urteurreneko kontzerturako Giuseppe Verdi eta beste musikagile klasikoak ere eskaini dituzte.

Ohiko jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean zehar hainbat jardueratan parte hartzen dute. Kaleko animazioan, auzoko jaietan, Bilboko aste nagusian, txikiteo koralean, Gabonetan oles egiten, ospakizunetan, Begoñako astean, Bizkaiko udaberriko emanaldietan etabarretan jardutea maite dute. [1]

Nazioarteko jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herritik kanpo ere aritu izan dira: Katalunian, Frantzian, Italian, Suedian eta Espainiako hainbat lekutan aritu dira kantari.[2]

2019ko maiatzaren azkenengo astean, Suediara joan ziren, Göteborg, Stockholm eta Uppsala hirietara. Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimu baten landatze-ekitaldian hartu zuten parte. 1941eko ekainean Göteborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesarengatik eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea errazteagatik aitortza eta eskerrak eman zizkioten.[1]

2022ko zenbait abesti[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agate deuna Herrikoia
Agur euskalherria Iparragirre
Agur jaunak Herrikoia
Aldapeko Jesús Guridi
Ama Aita Donostia
Atxia motxia Juan gisasola
Aurresku Matute
Baldorba Benito lertxundi
Baratze bat Pier Paul Berzaitz
Beti eskama kentzen Aita Madina
Beti maite Sarriegi-Mokoroa
Boga, boga Jesús Guridi
Herribehera Benito lertxundi
Festara R. Sarriegi
Goiko mendian Almandoz - Jesus Guridi
Goizeko izarra Santesteban
Goizian argi hastean Laborda eta Etxahun
Goizian goizik jesus Guridi
Ikusi mendizaleak Sabin Gereño
Ilunabarra R. Sarriegi
Jaun baruak Alberto de michelena
Nere herriko neskatxa maite Benito Lertxundi
Nerea izango zen Mikel Laboa
Oi ama euskalherri Etxaun Iruri - Benito lertxundi
Oles eskonberriak Aita Madina
Txikitin
Ume eder bat Iparragirre
Xalbadorren heriotzean Xabier Lete

Nazioarteko folklorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Compositor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babylon Don mc. Lean
Campanitas Serge jaroff
Can’t help falling in love Elvis Presley
Inmortal bach Johann Sebastian Bach
Stefenkar-souliko
Venerabilis barba capuchinorun W. Mozart

Habanerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Música sacra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villancicos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikagileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Garaizarko Matsorriak abesbatza Suediara - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  2. Coro Garaizarko Matsorriak | Coro Garaizarko Matsorriak. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]