Garapen psikomotor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garapen psikomotorra mugimenduen eta zentzumenen eskuratzearen eboluzioa da, banako baten bizitzan zehar. Garapen hau oso garrantzitsua da jaioberri eta haurrarengan, bizitzaren garai horretan eskuratzeak ugariak baitira.

Psikomotrizitatean oinarritzen da.

Gaitasun motorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur hezkuntzan gaitasuna esaten denean trebetasun motorra zein fisikoa lantzeko baliagarriak diren gaitasunak etortzen zaizkigu gogora.

Eduki pertzepzio-motorrak tratatzen direnean, gaitasun fisikoak eta gaitasun motorrak lantzen dira.

Gaitasun fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitasun fisikoa garatzeko gaitasunak: indarra, malgutasuna, abiadura eta erresistentzia. Hauek bigarren hezkuntzan lantzen dira.

Gaitasun motorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bitartez garatuko dira, hauek direlarik: lasterketak eta ibilketak, bestelako lekualdaketak, jauziak, birak, orekak…

Gaitasun motorra garatzeko gaitasunak: Koordinazioa (dinamiko orokorra eta ataletakoa), oreka, gorputz eskema eta espazio-denborako egituraketak. Hauek haur hezkuntzan lantzen dira.

  • Koordinazioa: mugimendu bat burutzerakoan giharrek modu eraginkorrez elkarren artean adosteko eta osatzeko duten gaitasuna da. Bi koordinazio mota aztertu ohi dira:
    • Atalkako koordinazioa: ikusmen eremua eta mugikortasun zehatzaren arteko lotura adierazten du: manipulazioak, jaurtiketak, harrerak…
    • Koordinazio dinamiko orokorra: egitura nagusiko mugimenduak, bertan gihar multzo askok parte hartzen dute: lekualdatzeak, jauziak, birak…
  • Oreka: gorputza jarrera batean mantentzeko gaitasuna da. Bi oreka mota bereizten dira:
    • Estatikoa: geldirik gaudenean, egoera egonkorra, lekualdaketarik gabe, grabitate-gune sostengu oinarri parean kokatua dugu. Zutik, adibidez.
    • Dinamikoa: mugimenduan, desplazamenduan, grabitate-gunea lekuz aldatzen da. Lasterketan, adibidez.
  • Gorputz eskema: jarrera mantendu, erori gabe mugitu, objektuak maneiatu ahal izateko adar eskeletikoek burututako egokitzapena da. (Giharretako tentsio-laxatze txandaketa). Jaio berriek gihar tentsio erreflexuak dituzte. Gorputz eskema borondatezko mugimenduekin garatzen denez, eskolan estimulatu behar dugu: lauzangokako desplazamenduak, geldiketak, gorputza egoeraz aldatu mugimendua egokitzera behartuz, oreka mantendu… Gorputz eskema gaizki eratuz gero, kanpoko mundua eta pertsonen arteko harremana kaltetzen da.
  • Espazio-denborako egituraketak: Espazio eta denboraren arteko harremana oso estua da. Mugimenduaren analisian denbora eta espazio parametroak bereiztezinak dira, erabat elkarlotutako aldagaiak ditugu. Keinu guztiak eta desplazamendu guztiak espazioan egiten dira, baina aldi berean denboran ere. Edozein jarduera motor nahitaez eta ezin banatutako eran espazio/denborari dagokie; honela denboraren nozioa, hasiera batean, umearentzat nozio motor eta keinuzkoa da: keinu baten, desplazamendu baten edo uzkurdura baten iraupena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]