Garatxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Oin-zolako garatxoak

Garatxoa larruazaleko eskrezentzia edo goraunea da, papilarra eta hiperkeratosikoa, ongi mugatua, tamainaz aldakorra (2 mm eta 2 cm artekoa), bakarra edo anitza izan daitekeena[1]. Hogeita hamarretik gora garatxo mota daude, bakoitza Papilomabirus desberdin batek sortua, eta guztiak gizakiarentzat espezifikoak dira. Kutsakorrak dira, eta larruazaleko zauri txikietan barrena sartzen dira[2]

Ia garatxo guztiak onberak dira, portzentaia txiki bat minbizi bihur daitekeen arren. Gehienak denborarekin desagertzen dira, baina, batzuetan, deserosoak edota antiestetikoak izan daitezke beren kokapenagatik[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garatxo Euskalterm
  2. a b Javier AGIRRE:Garatxoak Zientzia.net
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garatxo Aldatu lotura Wikidatan