Garazi-Baigorri Herri Elkargoa
| Garazi-Baigorri Herri Elkargoa | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Lurraldea | Nafarroa Beherea |
| Sorrera | 2002ko abenduaren 20a |
| Presidentea | Jean-Michel Galant |
| Hiriburua | Donibane Garazi |
| Udalerriak | 30 |
| Estatistikak | |
| Azalera | 640 km² |
| Biztanleria | 11802 (1999) |
| Dentsitatea | 38 bizt./km² |
Garazi-Baigorri Herri Elkargoa[1] (frantsesez Communauté de communes de Garazi-Baigorri)[2] izena ematen dioten Nafarroa Behereko bi eskualdeetako udalerri ia guztiak biltzen dituen Herri Elkargoa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Osaera
Elkargoak 30 udalerri biltzen ditu.
- Kantonamendu aldetik:
- Baigorriko kantonamenduko guztiak (11).
- Donibane Garaziko kantonamenduko guztiak (19).
- Herrialde aldetik, beraz, denak Nafarroa Beherean daude.
- Eskualde historiko-natural aldetik Ipar Euskal Herrian osatu diren Herri Elkargoen artean muga eta osaerarik naturalenak dituenetakoa da: aipatu bi kantonamenduak osorik biltzen ditu eta ondorioz bi eskualdeak biltzetik oso-oso hurbil geratzen da:
- Baigorri edo zehatzago esanda Baigorri-Ortzaize osoa.
- Garazi eskualdeari udalerri bakarra falta zaio Herri Elkargo honetan, kantonamenduak bere baitan ez daukan berbera: Suhuskune.
- Bi eskualdeetatik kanpoko udalerririk ez dago. Beraz, alde batetik auzoen arteko ika-mikan baina bestetik harreman estuak eta ezaugarri antzekoak dituzten bi eskualdeek batzera jo dute, hainbeste arlotan gertatzen den bezala[3].
[aldatu] Udalerri kideen datuak
| INSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Ordezkariak | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 64008 | Ahatsa-Altzieta-Bazkazane | Jean-Paul Bidart | 320 bizt. | 1464 ha | 22 bizt./km² | ||
| 64013 | Ainhize-Monjolose | Jean-Pierre Irigoin | 175 bizt. | 1030 ha | 17 bizt./km² | ||
| 64011 | Aintzila | Gilbert Ozafrain | 103 bizt. | 626 ha | 16 bizt./km² | ||
| 64016 | Aldude | Peio Setoain | 395 bizt. | 2327 ha | 17 bizt./km² | ||
| 64026 | Anhauze | Jacques Etxandi | 247 bizt. | 1233 ha | 20 bizt./km² | ||
| 64047 | Arnegi | Gratien Kurutxet | 286 bizt. | 2121 ha | 13 bizt./km² | ||
| 64490 | Arrosa | Bernard Arrabit | 442 bizt. | 1843 ha | 24 bizt./km² | ||
| 64066 | Azkarate | Jean-Michel Galant | 275 bizt. | 582 ha | 47 bizt./km² | ||
| 64477 | Baigorri | Jean-Baptiste Lambert | 1525 bizt. | 6944 ha | 22 bizt./km² | ||
| 64092 | Banka | Michel Ozafrain | 373 bizt. | 4960 ha | 8 bizt./km² | ||
| 64107 | Behorlegi | Anne-Marie Ibanez | 72 bizt. | 2058 ha | 3 bizt./km² | ||
| 64124 | Bidarrai | Jean-Bernard Berruet | 645 bizt. | 3820 ha | 17 bizt./km² | ||
| 64155 | Bustintze-Hiriberri | Henry Intxauspe | 94 bizt. | 567 ha | 17 bizt./km² | ||
| 64484 | Donazaharre | Pierre Eiherabide | 880 bizt. | 1164 ha | 76 bizt./km² | ||
| 64485 | Donibane Garazi | Alphonse Idiart | 1417 bizt. | 273 ha | 519 bizt./km² | ||
| 64154 | Duzunaritze-Sarasketa | Philippe Poydessus | 179 bizt. | 1204 ha | 15 bizt./km² | ||
| 64492 | Eiheralarre | Raymond Minondo | 254 bizt. | 3030 ha | 8 bizt./km² | ||
| 64218 | Ezterenzubi | Jean-Louis Poydessus | 382 bizt. | 4587 ha | 8 bizt./km² | ||
| 64229 | Gamarte | Jean-Baptiste Loiatho | 105 bizt. | 991 ha | 11 bizt./km² | ||
| 64274 | Irulegi | Jacques Irume | 290 bizt. | 938 ha | 31 bizt./km² | ||
| 64275 | Izpura | François Lambert | 618 bizt. | 785 ha | 79 bizt./km² | ||
| 64283 | Jatsu | Jean-Michel Bidondo | 166 bizt. | 1065 ha | 15 bizt./km² | ||
| 64297 | Lakarra | Jean-Claude Ibargarai | 129 bizt. | 440 ha | 29 bizt./km² | ||
| 64322 | Lasa | Michel Idiart | 261 bizt. | 1479 ha | 18 bizt./km² | ||
| 64327 | Lekunberri | Joseph Goihenetxe | 182 bizt. | 5809 ha | 3 bizt./km² | ||
| 64379 | Mendibe | Florentin Goni | 182 bizt. | 4177 ha | 4 bizt./km² | ||
| 64436 | Ortzaize | Martin Elgue | 694 bizt. | 4238 ha | 16 bizt./km² | ||
| 64538 | Uharte Garazi | Jean-Gabriel Camou | 599 bizt. | 1166 ha | 51 bizt./km² | ||
| 64543 | Urepele | Michel Ernaga | 365 bizt. | 2644 ha | 14 bizt./km² | ||
| 64166 | Zaro | Robert Garikoitz | 147 bizt. | 401 ha | 37 bizt./km² | ||
| 11802 bizt. | 63966 ha | 18 bizt./km² | 38 |
Presidentea Jean-Michel Galant Azkarateko auzapeza da. Aukeraketa hau sonatua izan zen; 2001ean Baigorriko Kantonamenduan kontseilari orokor atera zenean Galant aspaldiko partetik kargu hori lortzen zuen lehen abertzalea izen zen. 2008ko hauteskundeetan emaitzak hobetu bazituen ere, postua galdu zuen eskuin frantseszalearen (2001 arte beti irabazten zuen joera politikoaren) Jean-Baptiste Lamberten aurrean. Aldiz, udalerrietako ordezkariek aukeratzen duten Garazi-Baigorri Herri Elkargoaren buru izatea lortu zuen: abertzale batek elkargo mota honetako ardura hartzen zuen estraineko[4] aldia zen.
Hautetsien Kontseiluan dituen lau ordezkariak[5] Galant bera, Jacques Etxandi (Anhauze), Pierre Irigoin (Izpurako auzapezordea) eta Peio Setoain (Aldude) dira.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Izen hau jo daiteke egokientzat Elkargoak berak erabiltzen duelako; hala ere, "Baigorri-Garazi" edota -ko erantsita sortzen diren aldaerak ere topa daitezke.
- ↑ Frantsesez ere euskarazko toponimoak erabiltzen dira.
- ↑ Adibide sinboliko bat ipintzearren, U.S. Nafarroa errugbi taldearena dugu.
- ↑ Errobi-Aturri Herri Elkargoan buru den Alain Iriartekin batera desberdintasunak desberdintasun, kasu honetan eskuin frantximantak bere alde jokatu zuelako.
- ↑ Hautetsien Kontseiluko webgunea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) (Frantsesez) Elkargoaren webgunea.