Garbiñe Biurrun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbiñe Biurrun

epaile

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEHUko Zuzenbide Fakultatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea eta katedraduna
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia
Euskal Herriko Unibertsitatea
Spanish National School for the Judiciary (en) Itzuli

Garbiñe Biurrun Mancisidor[1] (Tolosa, Gipuzkoa, 1960) euskal epailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean. Egun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua da eta EAEko JANeko Areto Sozialeko Presidentea da.

EAEko Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidentea 2020ko udazkenera arte. [2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterrian egin zituen lehen ikasketak. 1982an, zuzenbide gradua eskuratu zuen Gizpukoako Zuzenbide Fakultatean. Urte horietan Euskadiko Ezkerrako kide egin zen, eta bi urtez Gizpukoako Zuzenbide Fakultatean irakasle izan zen.

Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean.

Epailetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an, epaile izateko azterketak gainditu eta, une berean, militantzia politikoari utzi zion. Bi urtez Tolosan bertan egin zuen lan epaile bezala eta beste hamar urtez lanbide berean jarraitu zuen Donostian. Demokraziarako Epaileak elkarteko koordinatzailea izan da. 1998an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratu izendatu zuten, eta zeregin horretan dihardu azken urte hauetan.

2009ko irailaren 10ean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko magistratu kargua hartu zuen. 2015eko urtarrilaren 13an, Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiaren lan-arloko aretoaren presidente bilakatu zen eta prozesuak azkartu eta euskararen erabilera sustatzea jarri zituen helburutzat[4].

2020ko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidente kargua hartu du udazkenera arte. Uztailean hasiko da Auzitegi Nagusiko presidentea hautatzeko prozesua. [2][5]

Euskara eta Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, Demokraziarako Epaileak elkarteko kidea da. Hainbat hedabidetan iritzi-emaile izan da, besteak beste, Euskal Telebistako ETB2 kateko Pásalo magazinekoa..

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lan Arloko Prozeduraren Legea. Ley de Procedimiento Laboral (2007) Aitor Bengoetxea Alkorta, Garbiñe Biurrun Mancisidor. Ed. Bilbao : Universidad del País Vasco

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Algunas reflexiones en torno a la paz (2006) Tiempo de Paz 0212-8926, Nº 82 págs. 37-40
  • ¿Reforma del sistema público de pensiones? ¿Qué reforma? (2010) Actualidad jurídica Aranzadi 1132-0257, N 808 pág. 6
  • Adiós al despido objetivo por amortización del puesto de trabajo: última crónica de una vieja etapa (2010) Tribuna social: Revista de seguridad social y laboral 1130-7331, Nº 236-237 págs. 77-84
  • La Unión Europea como agente de paz: contradicciones y desafíos para el s. XXI (2013) ISBN 978-84-695-7231-3

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Mancisidor idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mantzizidor onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Lozano, Maite Asensio. «Garbiñe Biurrun: «Euskararena gai deserosoa da epaileen artean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-05). «Garbiñe Biurrun asumirá la presidencia del TSJPV de forma provisional a partir de junio» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  4. «Prozesuak azkartu eta euskararen erabilera sustatu nahi ditu Biurrunek», EiTB, 2015-01-13
  5. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-22). «Biurrun: “Un reto importante sería avanzar en la euskaldunización del poder judicial”» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Garbiñe Biurrun