Garcia de Resende
Wikipedia(e)tik
Garcia de Resende Portugaldar poeta, kronikaria eta argitaratzailea (Evora, 1470 - Evora, 1536). Gorteko gizona izan zen gaztetandik, eta Portugalgo Joan II.aren idazkaria. Portugalgo poesia lirikoko testuen bilduma egin zuen Cancioneiro general (1516, Kantutegi orokorra) kantutegian. Crónica do rei Joao II (Joan erregearen kronika) kronika-liburua ere idatzi zuen, eta Miscelânea ondoren.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.