Gardar Svavarsson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gardar Svavarsson (islandieraz: Garðar Svavarsson), jatorria Suedian zuen bikingo bat, Islandian bizi izan zen lehen eskandinaviarra izan zen, Haukr Erlendssonek eginiko Landnamaboken edizioaren arabera, Gardarrek Zeelanden lurrak zituen, eta Hebrida uharteetako emakume batekin ezkondua zegoen. Uharte horietara eginiko bidaia batean, 860an, bere aitaginarrebaren heredentzia aldarrikatzeko asmoz, ekaitz baten erdian murgildua geratu zen. Ekaitz horrek, Islandia iparralderantz eraman zuen, azkenik, Skjalfandi badiarantz iritsiz. Han, negu batez bertan bizi izan zen etxe bat eraiki zuen. Ordutik, inguru hartako herririk garrantzitsuena, Husavik deitzen da, "etxearen badia" esan nahi duena.

Bere jatorrizko herrialdera itzuli ondoren, negu hartan bizi izan zen lurraldea, Garðarshólmi bezala bataiatu zuen. Ez da askoz gehiago ezagutzen bere bizitzari buruz Islandian bizitzen eman zuen garaiaren ondoren, baina bere seme Unik uharterantz emigratu zuela ezagutzen da.