Gari (landarea)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Garia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Liliopsida
Ordena: Poales
Familia: Poaceae
Azpifamilia: Pooideae
Tribua: Triticeae
Generoa: Triticum
L.
Espezieak

T. aestivum
T. aethiopicum
T. araraticum
T. boeoticum
T. carthlicum
T. compactum
T. dicoccoides
T. dicoccon
T. durum
T. ispahanicum
T. karamyschevii
T. macha
T. militinae
T. monococcum
T. polonicum
T. spelta
T. sphaerococcum
T. timopheevii
T. turanicum
T. turgidum
T. urartu
T. vavilovii
T. zhukovskyi

Garia
Garia

Garia (Triticum spp.)[1] Mediterraneo ekialdean etxekotu zen eta egun mundu osoan lantzen den belarra da. Gariaren ekoizpena oso garrantzitsua da mundu mailan, bigarren zerealik ekoiztuena baita artoaren atzetik.

Gari-aleak oinarrizko janaria dira toki askotan. Gari-irina mota guztietako ogi eta opilak egiteko erabiltzen da, bai eta galletak, pastelak, pasta, fideoak eta kuskusa bezalako janariak egiteko ere. Horrez gain, hartzitu egin daiteke garagardoa, alkohola, vodka edo bioerregaiak bezalako likidoak ekoizteko. Garia aziendentzako janari gisa ere landatzen da, eta lastoa abereentzako bazka gisa edo eraikinen teilatuak egiteko erabil daiteke.

Gariak proteina-kantitate nabarmenaz hornitzen du munduko dieta, baina bere proteinetako batek, glutenak alegia, erantzun inmunologiko desegokia eragiten du zenbait lagunengan. Gaixotasun honi zeliakia deritzo.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Belderok, Bob & Hans Mesdag & Dingena A. Donner. (2000) Bread-Making Quality of Wheat. Springer. p.3. ISBN 0-7923-6383-3.


Tresna pertsonalak