Garmendia errege

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garmendia errege
Datuak
Idazlea (2004)
GeneroaHaur eta gazte literatura
Jatorrizko izenburuaGarmendia errege
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak96
ISBN9783-207-6 84- 9783-207-6
Datu gehigarriak

Garmendia errege Kirmen Uribe idazleak eta Mikel Valverde ilustratzaileak sortutako eleberria da, Elkarren, 2004an argitaratua. Uribek Haur eta Gazte Literatura arloan egin duen laugarren liburua da. Bertan, Garmendia bakeroaren abenturak kontatzen ditu.

Uriberen Garmendia Errege trilogia bateko parte da. Hau da, lehenago, Garmendia eta zaldun beltza (Elkar, 2003) argitaratu zuen, eta geroago, Fannyren sekretua (Elkar, 2006). [1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia bati gertatutako abenturak kontatzen ditu liburuak. Garmendia deitzen diote pertsonaia horri, Ondarroako artzaina bera, eta XIX.mendearen bukaeran Ameriketara bidaiatzen du aberats izateko asmoz. Bildumako bigarren atal honetan, Garmendiak hainbat pertsonaia ezagutzen ditu, bere lagun-min den Amalio mexikarrarekin zirkuan lanean ari den bitartean. Garmendiaren zirkuko lana, indartsuenak egiten dutenarena da eta horren ondorioz, pixkanaka gehiegi puztu eta harroegi bihurtzen da. Hala ere, egiatan merezi duten gauzak kontuan izan ditzan, Amalio eta besteen laguntza jasotzen du. Horrela, liburuan benetako adiskidetasuna zer den agertzen da.[1]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garmendia: Pertsonaia nagusia. Ehun kilotik gorako gizon morroskoa, aurpegi biribilekoa. Batzuetan egoskorra eta aldi berean ausarta.

Amalio mexikarra: Garmendiaren lagun mina da.

Beste pertsonaiak: Fanny neska-laguna, Xi sukaldari txinatarra, Gila txepetx txikia, Bufalo Bill eta Siting Bull ezagunak, gaiztoen papera egiten duten Rat anaiak.[1]

Liburuaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirmen Uriberen bilduma hau oso ezaguna egin da irakurle ezberdinen artean. Irakurleek lanarekin gozatzeko helburuarekin, Kirmen Uribek kontuan hartu ditu berak gaztetan irakurritako abenturazko liburuak. Mikel Valverderen liburuko ilustrazioak alde batera utzi gabe, testua ulertzen eta aberasten dute, ez baitira apaingarri hutsak.[1]

Bildumako beste liburuetan bezala, Uribek, Garmendia Errege liburua ere zenbait literatur generoz osatu du. Esaterako, liburuko pertsonaia den Xi sukaldari txinatarrak hainbat ipuin eta poesia kontatzen ditu, Amalio mexikarrak berriz, Pan Kuk mundua nola sortu zuen kontatzen digu. Horretaz gain, abenturazko ipuin klasikoetara ere gerturatzen gaitu liburuan Marinel Misteriotsuaren istorioa agertzean, Robert Louis Stevenson idazle eskoziarraren eragina agerian utziz. Beraz, istorio ezagunak topa daitezke Garmendia Errege lanean, liburua osagai literarioz aberasten dutenak.[1]

Liburuko Sailen hasieran, Kirmen Uribek istorioen, narratzaileen eta ipuin-kontatzaileen aldeko mezu bat agertzen da. Hona hemen adibide bat:

"Atsegin dut zaharrekin hitz egitea. Aulkia hartu, ondoan eseri eta haiei entzunez arratsalde osoa igarotzea, atsegin dut benetan. Izan ere, zaharrak kontalari onak dira, eta edozein harritzeko moduko ipuinen jabe izaten dira beti" (Kirmen Uribe, 2004)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galtzagorri Elkartea (2006) Liburu Gaztea Saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Garmendia Errege» Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia: 207-211..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elkar, Liburuaren aipamena


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.