Garmisch-Partenkirchen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula automatikoa Garmisch-Partenkirchen Bavaria alemaniar estatuko merkatua da.

Hedadura eta biztanleria

Bere hedadura, 205,66 kilometro karratukoa da, eta, 2.005eko azken erroldaren arabera, bere biztanleria 26.249 pertsonakoa da.

Kokapena

Bavaria barruan, Bavaria Garaia izeneko lurraldean dago, Alemaniak Austriarekin duen mugatik gertu. Gainera, izen bereko barrutiaren hiriburua da.

Kirolak

Eski estazio bat du, eta urtero, Urteberri egunean, eski jauziak ospatzen dira bertan. Gainera, 1936ko Neguko Joko Olinpikoak hartu zituen.

Pertsonaia ezagunak

Richard Strauss konposatzaile alemaniarra. Herri honetan bertan hil zen, 1949. urtean.

Toki ikusgarriak

Eski estazioa bera, esan bezala, bertan ospatzen baitira, urtero, urte berri egunean, eski jauziak.

Zugspitze mendia ere herri honetan dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garmisch-Partenkirchen Aldatu lotura Wikidatan