Garo etnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garo etnia
Biztanleak guztira 2.000.000 (2001)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Tripura 6.000; Dhaka 200.000
Hizkuntza Garo hizkuntza eta
Erlijioa Kristautasuna eta Sangsarik
Garo bikote bat, janzkera tradizionalarekin.

Garo etnia Indiako Meghalaya estatuan eta Bangladeshko ondoko zenbait eskualdetan (Mymensingh, Netrokona, Sylhet) bizi den herri indigena da. Beren buruari a·chic mande deritzote («muinoetako jendea»: a·chic «muino» + mande «jende»), edo besterik gabe a·chic edota mande.[1] Guztira milioi bat inguru direla kalkulatu da.[2] Meghalayaren barruan, biztanleen herena dira; khasi etniaren ondoren, estatu hartako tribu jendetsuenetan bigarrena dira, beraz. Garoen kultura matrilineala da.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garo tribuaren etxe tradizionala

Garoak batez ere kristauak dira.[3] Hala ere, landa-eremuan bizi diren batzuek oraindik animismo erlijioa dute.[4]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garo hizkuntza bodo-koch hizkuntza-taldekoa da, tibeto-birmaniar hizkuntza-familiakoa. Garo hizkuntza ez da tradizionalki idatzia izan, horrenbestez, ohiturek, tradizioek eta bizimoduek ahozko tradizioa izan dute. Gainera, pentsatu izan da hizkuntza idatzia Garo Muinora joan zirenean desagertu zela.

Garo hizkuntzak dialekto ezberdinak ditu: viz- A·being or Am·being, Matabeng, Atong, Me·gam, Matchi, Dual [Matchi-Dual]Ruga, Chibok, Chisak, Gara, Gan·ching [Gara-Gan·ching] A·we etab. Bangladeshen ohiko dialektoa A·being da baina A·chik gehiago erabiltzen da Indian. Bestalde, A·we Garoen dialekto estandarra sortzeko erabili da. A·we Garoen literaturan erabili izan da, Biblia itzultzeko esaterako. Garo hizkuntzak antzekotasunak ditu: Boro-Kachari, Rava, Dimasa eta Kok-Borok hizkuntzekin.

Hala ere, gobernuko eta eskoletako hizkuntza ofizial modernoa ingelesa da eta belaunaldi gazteenak ingelesa erabili ohi dute.

Gertaera historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garo etniako emakumea, 1912an

Ahozko tradizioetako bati jarraituz, Garoen lehen inmigrazioa Garo Muinora Tibetetik (Tibotgre bezala ezaguna) izan zen K.A. 400. urtean Jappa Jalimpa buruzagiaren pean. Brahmaputra ibaia zeharkatu zuten eta ibaieko haranean pausatu ziren. Azkenik, Garoak Garo Muinora igo ziren (Ekialde-Mendebaleko Garo Muinoak). Bertan, probidentzia eta segurtasuna aurkitu zuten inorrek ezagutzen ez zuen lur horietan eta euretzat hartu zuten. Hainbat tribu, tartean Mughal armada bidez, eta Erresuma Batuak (orduan, Bangladesh menperatzen zuenak) tribu honetako jendearen basakeria aipatu zuen.

Garoen inguruko lehen idatzia 1800 ingurukoak dira: "...odolzale basatiak bezala ikusiak ziren, baso sarrezinez betetako muinoetan bizi ziren eta gizon zuri batentzat bertako klima hilgarria zen... (Playfair 1909: 76-77). Garoek ehizan onak ziren fama zuten eta sozialki gizonek zenbat eta buru gehiago ehizatu hobeto ikusiak ziren. Gizonen estatus soziala harrapakin kopuruaren araberakoa zen.

1872ko abenduan, Britaniak bataloiak bidali zituen Garo Muinora eta eskualdeko kontrola bertan ezarri zuten. Erasoa muinoaren hiru aldetatik gertatu zen: hegoaldetik, mendebaldetik eta ekialdetik. Garoko gerlariek (matgriks) britaniarren aurka egin zuten Rongrenggren ezpata eta geziekin. Garokoek borroka galdu egin zuten, britaniar armadak ez bezala ez baitzuten pistola edo morterorik.

Togan Nengminja, matgrik gaztea zen eta Garo gerlari ausarten burua izan zen. 1872ko abenduan heroitasuna eta ausardiarekin hil zen borroketan.

Geroago, Sonaram R Sangma Garo aberrikoa eta estatuko gizonak britaniarren aurkako erasoa ere bultzatu zuen eta Garo etniaren eremu zatituak batzen saiatu zen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garoak gizarte matrilineala duten munduko gizarte bakarrenetakoa da. Norbanakoek euren klanaren izena hartzen dute amarengandik. Tradizionalki, arreba gazteenak (nokmechik) bere amaren ezaugarriak hartzen ditu. Semeek gurasoen etxea nerabezaroan uzten dute eta herrira joaten dira (nokpante). Ezkondu ostean, gizona emaztearen etxean jartzen da bizitzen. Garo etnia matrilineala da baina ez da matriarkala. Garoen jabegoa emakumearen den bitartean, gizonak gizartea eta etxeko arazoak eta jabegoaren administrazioa kontrolatzen ditu. Honek Garoko emakumeei segurtasun bat ematen die. Hala ere, gizarte matrilineal bat, aktiboak eta jabegoak emakumearenak direna gizonezkoek hondatzen dute, zezenen hazkuntza izan ezik. Nagusitasun edo joera hau gizarte matrilineal guztietan gertatzen da. Garoek euren izen tradizionalak ere badituzte [5]. Hala ere, Garo komunitatearen kultura modernoak kristautasunaren eragin nabarmena jasan du. Nokpanteak iraganekoak dira eta haur guztiek eskubide eta garrantzi berdinak dituzte guraso modernoen arabera.

Garo etniako emakume baten jantzi tradizionala

Apaingarriak. Emakume zein gizonek euren gorputza apaintzen dute hainbat apaingarrirekin:

  • Nadongbi edo sisa 
  • Nadirong 
  • Natapsi 
  • Jaksan 
  • Ripok 
  • Jaksil 
  • Penta 
  • Seng·ki 

Armak: Garoek euren armak dituzte. Euren armarik nagusiena mil·am deitzen den bi ertzeko ezpata da eta puntatik amaieraraino burdinezkoa da. Heldulekuaren eta orriaren artean idiaren buztaneko ilez egindako barra bat dago. Garoen beste armak: ezkutua, lantza, arku, gezi eta aizkora dira, besteak beste.

Jana eta edaria: Zekalezko janaririk ohikoena arroza, artoa, tapioka etab. dira. Garoak oso askeak dira jateko kontuetan. Txerriak, ahateak eta beste zenbait animalia edukitzen dituzte. Kalchi edoKatchi izenaz ezagutzen den banbu gazteak ere erabiltzen dituzte elikatzeko.

Garotarren arkitektura: Garo Muinoan aurkitzen diren eraikuntzeko antzeko egitura dute. Kategoria hauetan sailka daitezke:

Nokmong: A'chik estatus soziala dutenak hemen bizi dira.
Nokpante: Nokpante edo gizon ezkondugabeak etxe honetan bizi dira. Hitzak berak mutilzarren etxea adierazten du..
Jamsireng: Arroza egiten den tokietatik gertu egoten da. Bertan arroza gordetzen da eta lo egiteko ere erabiltzen da.
Jamadal: Oso etxe txikiak dira. Basoetako animalietatik babesteko zuhaitzetan eraikitzen diren etxeei Borang deitzen zaie.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospakizunak nekazaritzako gertakariekin lotuta egon ohi dira. Ospakizunik garrantzitsuena urrian edo azaroan ospatzen den Wangala eguna da. Uzta bildu eta gero ospatzen da eta euren jainkoa den Saljongi eskerrak ematen dizkiote izan duten uztagatik.

Beste ospakizunak: Gal·mak Goa, Agalmaka, etab. dira.

Asanangeko Wangala: Asanangen (Turatik gertu Mendebaleko Garo Muinoetan, Meghalaya, India) ospatze da urrian edo azaroan.
Gabonak: Garo Muinoetan abenduan ospatzen da. Abenduan zehar Tura eta herri txikiagoak argiz apaintzen dituzte urtarrilaren 10 arte. Dantzak eta beste hainbat ekintza egoten dituzte
Munduko Gabonetako Zuhaitz handiena: 2003ko abenduan Gabonetako zuhaitz handiena egin zuten Dobasiparan (Tura), Dobasiparako Baptist mutilek eginda. 119,3 oineko altura zuen eta 16.319 koloretako bonbilekin apaindu zuten. 14 egun igaro zituzten apaintzen.
AHAIA neguko urteroko ospakizuna: 2008an hasi ziren egiten. 3 egunetakoa da eta garotarrek bisitariei euren ohiturak, janak, ospakizunak... erakusten dizkiete. Turan (India) har daitezke ospakizun honetarako sarrerak.

Musika eta dantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat musika-talde daude: Ku·dare sala, Hoa ring·a, Injoka, Kore doka, Ajea, Doroa, Nanggorere goserong, Dim dim chong dading chong, Serejing, Boel sala etc. Dantza-taldeak ere badaude: Ajema Roa, Mi Su·a, Chambil Moa, Do·kru Sua, Chame mikkang nia, Kambe Toa, Gaewang Roa, Napsepgrika and many others.

Garoko musika tradizionala lau taldetan bana daiteke [6]:

  • Idiofonoak: Kakwa, Nanggilsi, Guridomik, Kamaljakmora, gong mota asko, Rangkilding, Rangbong, Nogri etab.
  • Airefonoak: Aire-dardara bidezkoak: Adil, Singga, Sanai, Kal, Bolbijak, Illep edo Illip, Olongna, Tarabeng, Imbanggi, Akok edoDakok, Bangsi rori, Tilara edo Taragaku, Bangsi mande, Otekra, Wa·pepe edo Wa·pek.
  • Kordofonoa: Sokazko instrumentuak: Dotrong, Sarenda, Chigring edo Bagring, Dimchrang edo Kimjim, Gongmima edo Gonggina.
  • Menbrafonoak: Am·being Dama, Chisak Dama, Atong Dama, Garaganching Dama, Ruga eta Chibok Dama, Dual-Matchi Dama, Nagra, Kram etab.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garo etnia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1] Oraindik haurrak hemen daude (Garotarrei buruzko dokumental laburra. Sadolparan kokatzen da (Garo Muin barruan))