Garrapatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garrapatea baten irudikapena.
Garrapatea isiltasunaren irudikapena

Garrapatea musikan biribil baten ehun eta hogeitazortzirena irauten duen musika irudi bat da. Erdifusa baten erdia da.

Plikatik bost kortxete edo neuma irtetzen zaizkio, eta neuma hauek dituzten gainontzeko musika irudiak bezala, zenbait garrapatea elkarrengandik gertu eta konpas berean daudenean, neumak elkartu egiten dira lerro paraleloen bidez, kasu honetan bost lerrorekin.

Barrokoko musikan erabili zen, baina interpretatzeko zaila zenez, musika idazterakoan erabiltzeari utzi zitzaion. Horren ordez, konposatzaileek euren lanen tempoak bikoiztu eta irakurterrazagoak ziren erdikortxeak erabili zituzten garrapateen ordez. Erdigarrapatea izeneko musika irudia ere badago, garrapatearen erdia irauten duena, biribil baten berrehun eta berrogeitamaseirena, beraz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garrapatea Aldatu lotura Wikidatan