Garrincha
Wikipedia(e)tik
Garrincha, jaiotza-izenaz Manuel Francisco dos Santos (Rio de Janeiro, Brasil, 1933 - 1983), brasildar futbolaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Munduan sekula izan den futbolaririk hoberenetakoa. Jaiotzatik zeramatzan soinean miseriaren aztarnak (oinak 80 gradu barrurantz okertuak, bizkarrezurra okerra), baina Botafogo taldeak hartu egin zuen eta hortxe eman zituen urte hoberenak.
Brasilek Munduko Kopa lehenbizikoz irabazi zuenean (1958), hantxe zen Garrincha (antxeta, portugesez), baita 1962an Txileren aurka irabazi zuenean ere. Miseria gorrian hil zen, alkoholismoak jota.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.