Garrucha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garrucha

 Andaluzia
Garruchako bandera

Garruchako armarria

Izen ofiziala Garrucha
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Andaluzia
Flag Almería Province.svg Almería
Almeríako ekialdea
Koordenatuak

37°11′0″N 1°49′0″W / 37.18333°N 1.81667°W / 37.18333; -1.81667Koordenatuak: 37°11′0″N 1°49′0″W / 37.18333°N 1.81667°W / 37.18333; -1.81667

Garrucha non dagoen adierazten duen Andaluzia-ko/-go/-eko mapa
Garrucha
Garrucha non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Garrucha
Eremua 8,00 km2
Distantzia 93 km Almeríara
Postakodea 04630
Biztanleria 8.748 bizt (2012)
Dentsitatea 1.093,5 bizt/km²
http://www.garrucha.es

Garrucha Almeríako udalerria da. 2006an 8.000 biztanle zituen.

Garrucha Almeriako kostaldearen iparraldean dago, Andaluzia erkidegoan (Espainia). 8.900 biztanle dauzka eta 8 kilometro koadroko azalera.

Bere biztanle dentsitatea 1.113 biz/km² da (2.009an). Koordenatuak 37º11´I eta 1º49´M

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Levanteko meatzeetako portua izan zuen. XIX. mendean zehar, hamar herrialdetako kontsulorde izan ziren bertan bere une gorenean. Han zilarra, burdina eta beruna itsasontziratzen zituzten.

XX. mende hasieran Garruchak jarduera-ekonomiko zein giza-giro handia zituen. Kasinoek, dantza-lekuek eta tenis club batek ematen zioten itxura hori. Inguruko hiriekiko oso ezberdina zen eta, Donostia bezalako hiri haiek gogorarazten zituen, non udak glamourez betetzen ziren kaleak. Honen ondorioz “la pequeña San Sebastián” deitzen zuten.

Betidanik izan da marinelen herria eta bisitariari lana eta itsasoa eskaintzen dizkio. Arrantza-portu oso aktiboa eta kirol kaia dauzka, azken honek urtero atrakalekuak gehitzen dituena, eta baita merkataritza portua ere, non itsasontziratzen duten Sorbaseko igeltsua. Beste aldetik, bisitariei hainbat zerbitzu eta gastronomia fina eskaintzen dizkie, mende hasieran turismoa berpiztu zutenak.

Almeria ondoren, Probintziako bigarren arrantza-portua da. Arrantzari esker (eskuz, tretzaz eta bilaketaz) turismoa erakartzen du zeren eta ganba gorriaz gain oso hotel azpiegitura zabala sortu den.

Garruchako nabarmenena, zalantzarik gabe, bere Malekoia da, itsasoko edertasuna Almeriako beste probintziako herrialde batzuek baino hobeto aprobetxatzen duena: ibilaldiak egiteko, inolako eraikuntzarik ez duen kilometro eta erdiko pasealekua du.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Vera, hegoaldean Mojacar eta ekialdean Mediterraneo itsasoa mugakide ditu herri honek.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrucha "arrainaren gunea" da. Bere ganba gorriak eta harri-arrainak jateko benetan gozo-gozoak dira: Gallopedro, gallineta, pargoa, mero zuria… normalean ardo zuriz eta oliba-olio birjinaz prestatzen direnak. Marinel jakiak, itsas zapoz eginda, ezpata-arrainak almendra, baratxuri eta ogi frijituarekin, itsasoko tradizioa erakusten dute. Bertako egun euritsuak, nahiz eta urriak izan, oso aproposak dira mamiak prestatzeko, nahiz irinezkoak naiz ogizkoak. Beste jaki batzuk dira: Garrucha arroza, fideo kazola, “a banda” arroza eta abar

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxea antzinako gatz gordetegian dagoena
  • San Joaquin eliza
  • Carmen baseliza
  • Arrain lonja
  • Aingura enparantza
  • Jesús Nazaretarraren gaztelua

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
Urtea 1996 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
Biztanleak 4.867 5.001 5.156 5.292 5.465 5.828 6.123 6.525 7.037 8.000

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Garrucha - Garruchako Udalaren webgune ofiziala
  • (Gaztelaniaz) Garrucha - Almeríako Probintzia Aldundiaren webgunea


Geografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.