Gartzea Eneko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gartzea Eneko

851 – 870/882
Aurrekoa Eneko Aritza
Ondorengoa Fortun Gartzia

Jaiotza  ?
Heriotza 870/882
Ezkontidea Leodegundia Ordoñez
Erlijioa Kristaua

Gartzea Eneko[1]arabieraz: قرسية بن ونقه البشكنشي‎‎Garsiya ibn Wannaqo al Baškuniši; latinez: Garsea Enneconis— (?- 870/882) Iruñeko buruzagia izan zen 851-870/882 bitartean. 842. urteaz geroztik erregeorde izana zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeordetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko Aritza erregearen eta Oneka Belaskezen semea omen zen.[2] Gartzea Enekok Kordobako emirraren gortean ikasi zuen. Bertan gatibu omen zegoen. Aitaren kanpainak aurrera eraman zituen bere erreinaldiaren azken urteetan.

840. urtean Abd Allah ibn Kulayb Zaragozako wāliak Eneko Aritzaren eremuak eraso zuenez, Musa ibn Musa bere anaia matxinatu zen.[3] Gartzea Eneko aritu zen erregeorde- agian 841ean gaixotasun batek Eneko Aritza elbarritu utzi zuen eta[4]- Fortun Eneko (arabieraz: فرتون بن ونّقه‎, Fortūn ibn Wannaqo) bere osabarekin batera. Biek Musarekin bat egin zuten Kordobako emirerriaren aurka. Elkarrekin Harit omeiatar jenerala irabazi eta bederatzi hilabetez izan zuen preso[5]. Abd ar-Raman II.a emirrak hurrengo urteetan zigor-kanpainak ordenatu zituen. 843an izandako gudu batean, Fortun Eneko hil zen, Musak zaldia galdu eta oinez ihes egin behar izan zuen, Eneko Aritzaren semea eta Gartzearen anaia zen Galindo zauritua izan zen eta noble batzuk, artean Belasko Gartxez, bando aldatu eta Abd-ar-Rahmanen alde egin zuten.[6] Musulmanek, porrotaren ondorioz, haien tropak hiriburuan sartu zituzten [7] eta Harit askatu zuten, Musa ibn Musa Arnedoko wali izateko izendapenaren truke. Bien bitartean Europan Verdungo banaketa adostu zuten urte hartako abuztuan.[8]

Hurrengo urtean, 844an, Galindo Enekok eta Musaren semea sen Lope ibn Musak berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.[9][10] 850. urtean, Mūsā berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,[9]. Urte hartan ere, Induo (adituen ustez Eneko Aritza) eta Mitio (Pérez de Urbelen ustetan Ximeno Iruñekoa[11], baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen[12]) "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. Karlos Burusoila Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko Aritza 237. islamiar urtean hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,[9][10] eta Gartzea Eneko bilakatu zen ordezkari.

Erreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enekoren heriotzan, Mūsā ibn Mūsāk Mohamed I.a Kordobakoa emir berriarekin harremanak estutu eta Gartzea Asturiasko kristauen aliantzara aldatu zen. Aita bezala, badaude Bigorreko kondea ere izan zela ziotenak baina ez dago teoria babesten duen iturririk.[13]

859an Björn Järnsidak eta Hasteinek zuzendutako 69 itsasontziko normandiar espedizio batean atxilotu zuten[14]. 70.000 urrezko dinareko bahisari ordainduta aske[4][15], Iruñeko Erresumak Banu Qasiekin izandako itunak uko eta Asturiasko Erreinura hurbildu zen. Mūsā ibn Mūsāk iruindarren eskuetan zegoen Albelda hiria eraso zuen. Gartzea Enekok Ordoño I.a Asturiaskoa aliatu eta 859an Laturce mendiko guduan musulmanak mendean hartu zituzten.[16] Kristauen garaipenak Banu Qasien boterearen galera eta Kordobako erantzuna eragin nuen.

Hori zela eta, 860an musulmanek Fortun Gartzia semea preso eraman zuten Kordobara hogei urteko eperako.[4] 870ean, Gartzea Amrus ibn Yusuf musulman matxinoarekin bat egin zuen, honek Huescako walia zen Musa ibn Galindo bere iloba erail bazuen ere. Hurrengo urtean, antza denez, berriro Mūsā ibn Mūsāren semeekin bat egin zuen, hauek berriro Kordobaren aurkako matxinada berri bat egiten ari zela.

Adituek Gartzearen heriotzaren dataz eztabaidatu dute, bere erreinaldiaren azken urteei buruzko iturririk ez daudelako. Batzuen ustez, 870. urtetik 880. urtera (Fortun Gartziaren itzulia), Gartzea Semenez, Semeno Gartzez semea (Semeno leinua), Iruñeko erregeordea zela ematen du. Hala ere, ez daude hau egiaztatzen duen iturririk. Sánchez Albornozek semea jaioterrira itzuli zenean oraindik bizirik zegoela zioen.[12] Teoria hau jarraituz, litekeena da Balpardak aipaturiko tradizioa fidegarria izatea: Gartzeak Umar ibn Hafsunekin batera Oibar aldean 882 borrokatu eta iruindar buruzagia bertan hil zen (nahiz eta bere adina, 84 urte, neurriz gainekoa izan). Tradizio honen arabera, Banu Qasitarren familia buruzagietako batek, Mohamed ibn Lopek, bere familiaren aurka oldartu eta Zaragoza, Valtierra, Tutera eta Deioko Donezteberaino handitu zituen bere jabetzak. Iruindarren eremuetan sartu eta Gartzea Eneko erregearen aurka borrokatu zen. 882. urtean, Oibarko gaztelua suntsitu egin zuen, eta gaur egun gotorlekutik ezer ez da geratzen, gaztelua zegoen lekuari "inguraketa" deritzo.

Bere erreinaldian Donejakuera joaten ziren bidaiarien aldeko lehenengo ekintzak martxan jarri ziren, geroko "Donejakue Bidea" eginez.

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gartzearen emazteen izatekidetasuna zeharo ezezaguna. Testu batek esaten du Gartzeak Urraka Maior- Aragoiko kondesa (852-870)- zuela emaztea, baina lehen emazte ezezagun bat omen zuen. Batzuen ustez, Banu Qasiko emakume bat izan zitekeen, agian Musa ibn Musa ibn Fortunaren alaba.[17] Rodrigo Semenez Arradakoak, berriz, Gartzeak Urracam, de Regio semine ezkondu zuela esan zuen. Jean Jaurgainek, esaldia itzultzean, Baskoniako dukerriaren errege-leinukoa zela esan zuen. Bestetik ezaguna da Leodegundia Ordoñez Asturiaskoak, Ordoño I.aren alaba, Iruñeko buruzagi bat ezkondu zuen, ziur asko Gartzea Eneko.[18]

Edonola ere, seme-alaba hauek izan omen zituen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2.   Mello Vaz de São Payo, Luiz (1990), A Ascendência de D. Afonso Henriques, Raízes & Memórias, 23-57. orrialdea .
  3.   de la Granja, Fernando (1967), «La Marca Superior en la obra de Al-'Udri», Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon (8): 468-9 .
  4. a b c d   Martínez Díez, Gonzalo (2007), Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus, Madril: Marcial Pons Historia, 21-23. orrialdea, ISBN 978-84-96467-47-7 .
  5.   Cañada Juste, Alberto (1980), Los Banu Qasi (714-924), Vianako Printze Erakundea, 5-96. orrialdea .
  6.   Lévi-Provençal, Évariste (1953), «Du nouveau sur le royaume de Pampelune au IXe siècle», Bulletin Hispanique (Bordeleko Unibertsitatea) 55 (1): 5-22, ISSN 0007-4640, http://www.persee.fr/web/revues/home/prescript/article/hispa_0007-4640_1953_num_55_1_3340 .
  7.   Cañada Juste, Alberto (1980), «Los Banu Qasi (714-924)», Príncipe de Viana (58-59): 5-96, ISSN 0032-8472, http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/15651.pdf .
  8.   Calmette, Joseph (1952), Trilogie de l'histoire de France - Le Moyen Âge, Fayard, 109. orrialdea, http://books.google.fr/books?ei=wW5ZTNiPFpOk4QblyaWKDQ&ct=result&id=96_RAAAAMAAJ&dq=trait%C3%A9+Verdun+843+texte+perdu+date&q=%2210+ao%C3%BBt+843%22 .
  9. a b c   Lévi-Provençal, Évariste; García Gómez, Emilio (1954), «Textos inéditos del Muqtabis de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona», Al-Andalus (19): 295–315 .
  10. a b   Sánchez Albornoz, Claudio (1959), «Problemas de la historia Navarra del siglo IX», Princípe de Viana (20): 5–62 .
  11.   Pérez de Urbel, Justo (1954), «Lo viejo y lo nuevo sobre el origen del Reino de Pamplona», Al-Andalus (19): 1-42 .
  12. a b   Sánchez Albornoz, Claudio (1959), «Problemas de la historia Navarra del siglo IX», Vianako Printze erakundea (20): 5-62 .
  13.   Barrau-Dihigo, Louis (1900), «Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente», Revue Hispanique (7): 141–222 .
  14.   Lagerquist, Lars O. (1997), Sveriges Regenter, från forntid till nutid, Stockholm: Norstedts, 24. orrialdea, ISBN 91-1-963882-5 .
  15.   Miranda García, Fermín; Guerrero Navarrete, Yolanda (2008), Medieval: territorios, sociedades y culturas, Silex Ediciones, 77. orrialdea, ISBN 8477371792, http://books.google.cat/books?id=iNuRSqEbse8C&pg=PA77&dq=Garcia+I+rescate+859&hl=ca&ei=1lQcTsbmGIKr-gaOpOHYCA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CCkQ6AEwAA#v=onepage&q&f=false .
  16.   Sánchez Albornoz, Claudio, «La auténtica batalla de Clavijo», Cuadernos de Historia de España (9): 117 .
  17.   Salazar y Acha, Jaime de (2006), «Urraca. Un nombre egregio en la onomástica altomedieval», En la España medieval (1): 33-34, ISSN 0214-3038, http://revistas.ucm.es/index.php/ELEM/article/view/ELEM0606220029A/21565 .
  18.   Settipani, Christian (2004), La Noblesse du Midi Carolingien, Prosopographica et Genealogica, Oxford: Linacre College, Unit for Prosopographical Research, 112. orrialdea, ISBN 1-900934-04-3 .
  19.   Lakarra de Miguel, José María (1945), Textos navarros del Códice de Roda, Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon, 194–283. orrialdea .