Gartzea Fernandez
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Gaztelako kondeari buruzkoa da; Iruñeko apezpikua gaitzat duena beste hau da: Gartzea Fernandez (apezpikua)
Gartzea Fernandez edo Gartzea I.a Gaztelakoa —latinez: Garcia Fredenandez—, ezizenez Esku Zurietakoa (Burgos, 938 - Kordoba, 995eko ekainaren 29a) Gaztelako bigarren konde burujabea (970-995) izan zen.
Ama Antsa Iruñekoa eta aita Fernán González kondea izan zituen, nahiz eta de iure Leongo Erresumapean izan de facto autonomoa izan zen. Kordobako kaliferria erasotuz bere lurrak handitu zituen. Horretarako estruktura-soziala ere aldatu zuen, 974an Castrojerizeko bilauei zaldizko bat armatzearen ordez nobleteria estatusa proposatu zielako.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
960an Gartzeak Raimundo II.a Ribagortzakoaren alaba zen Ava Ribagortzakoa ezkondu zuen. Zazpi seme-alabak izan zituzten:
- Maior Gartzea, Raimundo III.a Pallars-Jussàkoa ezkondu zuena.
- Antso Gartzea, Gaztelako kondea.
- Urraka Gartzea
- Gonzalo Gartzea (979an hilda)
- Elvira Gartzea, Bermudo III.a Leongoa ezkondu zuena.
- Toda Gartzea, Antso Gómez Saldañakoa ezkondu zuena.
- Oneka Gartzea, Almanzor ezkondu zuena.
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa Fernan Gonzalez |
Gaztelako Kondea (970-995) |
Ondorengoa Antso Gartzea I.a |