Gartzea II.a Santxez Ikaratia

Wikipedia(e)tik
Gartzea II.a Nafarroakoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gartzea II.a Santxez Ikaratia

994 – 1000
Aurrekoa Antso II.a Gartzez
Ondorengoa III.a Gartzez

Jaiotza ?
?
Heriotza 1000
?
Ezkontidea Ximena Fernandez
Erlijioa Kristaua

Gartzea II.a Santxez Ikaratia[1] Iruñeko erregea (994 - 1000) eta Aragoiko kondea (994-1000) izan zen. Ezizena guduan sartu baino lehen zuen ikaragatik omen zetorkion.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso II.a erregea Urraka Fernandez erreginaren semea, Gartzea II.ak bere aitak Kordobako Kaliferriarekin sinatutako ituna hausten saiatu zuen. Horrexegatik, tronua izan eta berehala Almanzor eraso zuen, baina 996. urtean Kordoban bakea eskatu behar izan zuen.

Aragoin, hasieran Urraka bere ama aritu zen erregeorde moduan baina, gero, Gontzal Santxez bere anaia regulus izendatu eta konderria gobernatu zuen bere izenean.[3] 997. urtean nafarrek, Calatayud inguruan eginiko espedizio batean, gobernadorearen anaia hil zuten. Almanzorren mendekua latza zen: 50 kristauen burua.

Politikoki gaztelarren aldeko aliatua izan zen, agian bere ama bertoko kondeen izeba zelako. Cerverako guduan, 1000ko uztailaren 29an, Antso Gartzea Gaztelako kondeak eta Gartzea Gomez Carriongoa Saldañako kondeak Almanzorren armada eraso zuten nafarrez, leondarrez eta gaztelarrez osaturiko armada baten buruan.[4]. Iruindar erregea eta Leongoa ez zeuden guduan. Musulmanen garaipenaren ondorioz, Naiara erasotu zuten.

1000. urte inguruan hil zen, handik aurrera agirietan agertzen ez delako. Heriotzaren ondorengo interregnoa Antso Ramirez Viguerakoa bere lehengusuak kudeatu zuen. Antso Gartzez bere lehensemeak, orduan adingabekoa zela, 1004an lortu zuen tronua.[5]

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semena Fernandez, Fernando Bermudez eta Elbira Ceako kondeen alaba, ezkondu zuen. Gartzea II.ak lau seme alaba izan zituen:[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2.   Leroy, Bétraice (2005), Histoire du Pays Basques, Paris: Jean-Paul Gisserot, 20. orrialdea .
  3.   Pérez de Urbel, Justo (1964), Los Primeros Siglos de la Reconquista, (Años 711-1038), España Christiana: Comienzo de la Reconquista (711-1038). Historia de España, 6, Madril: Espasa Calpe .
  4.   Martínez Díez, Gonzalo (2005), El condado de Castilla, 711–1038: La historia frente a la leyenda, Marcial Pons Historia, 29. orrialdea .
  5.   Cañada Juste, Alberto (1988), «Un posible interregno en la monarquía pamplonesa (1000-1004)», Príncipe de Viana (8): 15-18, ISSN 1137-7054 .
  6.   Torres Sevilla-Quiñones de León, Margarita (1999), Linajes nobiliarios de León y Castilla, Salamanca: Junta de Castilla y León, 66-67. eta 76. orrialdea, ISBN 84-7846-781-5 .