Gartzia V.a Ramiritz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Gartzea IV.a Ramirez Berrezarlea[1] edo Gartzea IV.a, batzuetan V.a, VI.a edo VII.a (? - † Lorka, 1150ko azaroaren 21a), Iruñeko erregea (1134-1150) izan zen.

Erregealdia

Nafarroako handiki eta apezpikuek errege aukeratua zen, Alfontso I.a Bataiatzailearen testamentuaren xedapenei men ez egiteko.

Aita Ramiro Antso, Monzon eta Logroñoko jauna, eta ama Kristina Rodriguez Diaz Vivarrekoa, El Ciden alaba, zituen.

Antso IV.a Peñalengoa hil zenetik Alfontso I.a Borrokalaria hil zen arte Nafarroa eta Aragoiko erresumak batera gobernatuak izan baziren ere, banatzeko proposamena egin zuten handikiek Vadoluengoko itunean, aita Ramiro Antso Aragoiko erregea izatea eta Gartzea semea, berriz, Nafarroakoa. Biek erresuma bana bazuten ere, bien artean Ramiro zen nagusia.

Alfontso VII.a Leongoa Zaragozara sartu eta aragoiarrek basailutza egin zutenean, erresuma bien arteko banaketa areagotu zen, Antso III.aren feudo baziren ere.

1137an Gartzeak Alfontso I.a Portugalgoa kidetu eta, basailutza egina bazuen ere, Alfontso VII.a Leongoaren aurka egin zuten. Bakea 1139 eta 1140 artean sinatu zuten.

Nafarrek 1146an Deustia okupatu zuten, baina Alfontso VII.a Leongoak erresuma bien arteko epailearena egin zuen.

1144an alargun gelditu eta gero, Alfontso VII.a Leongoaren alaba zen Urraka ezkondu zuen. Hortik aurrera, Nafarroa eta Aragoiko erregeak Leon eta Gaztelako enperadorearekin senidetu ziren, era berean Erramun Berenger koinatua zen. Denek Alfontso VII.a enperadorearen menpekotzat jo zuten.

Ordutik aurrera, Gartzeak Alfontso VII.a Leongoa lagunduko du bere errekonkista kanpainetan. Esate baterako, 1147an Almeria okupatzera lagundu zuen.

1149an bake-ituna sinatu zuen Erramun Berengerrekin. Hori zela eta, katalanak Blanka alaba ezkonduko zuen, Petronila Aragoikoaren senargaia bazen ere. Baina konpromisoa ez zen bete, Gartzea hil zelako. 1150ko azaroaren 21ean Lorkan hil zen, Lizarratik gertu. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

Familia

Aitona
Antso Gartzez
Iruñekoa
Amona
Konstantza
Aitona
Rodrigo Diaz
Vivarrekoa

Valentziako jauna
Amona
Ximena Diaz
Oviedokoa
Aita
Ramiro
Monzoneko jauna
Ama
Kristina
Vivarrekoa
Gartzea V.a
Nafarroako errege

Ezkontzak eta seme-alabak

Gartzea IV.a hiru aldiz ezkondu zen. Lehenik, errege titulua ez zuelarik, 1130 inguruan, ezkondu zen Margaritarekin, L'Aigleko jaunaren alabarekin. Margarita hil zen 1141eko maiatzaren 25an, hiru seme-alabak izan zituelarik:

Bigarren ezkontza 1144an izan zen Gaztelako Alfontso VII.a erregearen sasiko alaba zen Urrakarekin. Urraka 1189an hilko zen. Alaba bat izan zuten:

Hirugarrenez, Ganfreda Lopez ezkondu zuen.

Maitale ezezagun batekin Gartzea Ramirez erregeak seme bat izan zuen:

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gartzia V.a Ramiritz Aldatu lotura Wikidatan
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Hugo Falcandok "erreginaren neba (Margarita Iruñekoarena) Palermon geratu ... eta Errodrigo zuen izena ... erreginak Henrike izenera aldatzea eskatu eta Montescagliosoko konderria eman zion" dio, The History of the Tyrants of Sicily by Hugo Falcandus, G. A. Loud eta T. Wiedmann, Manchester University Press, 1998, 155. orr.
  3. Salernoko artzapezpikua zen Romualdo Guarnaren kronikak "Henricus naturalis frater reginæ Siziliara heldu zenean comitatum Montis-Caveosi izendatu zutela eta unam de filiabus regis Rogerii ezkondu zuela" dio. Cronica di Romualdo Guarna arcivescovo Salernitano (Chronicon Romualdi II archiepiscopi Salernitani),Cronisti e scrittori sincroni Napoletani G. del Re, 1845, Vol. 1 (Napoli), 31. orr.

Bibliografia


Aurrekoa
Alfontso I.a
Iruñeko erregea
1134 - 1150
Ondorengoa
Antso VI.a