Gartzia I.a Eneko Nafarroakoa
Gartzia I.a Eneko Nafarroakoa edo Gartzia Eneko (arabieraz: قرسية بن ونقه البشكنشي, Garsiya ibn Wannaqo al Baškuniši) Iruñeko erregea (851-882). 842 urtea eta gero erregeordea zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Eneko Aritza erregearen eta Oneka Belaskezen semea omen zen. Gartzia Eneko Kordoban ikasi zuen. Aitaren kanpainak aurrera eraman zituen bere erreinaldiaren azken urteetan.
843an Musa ibn Musak Gartzia Eneko koinatuaren laguntza eskatu eta biek elkarrekin Harit omeiatar jenerala irabazi eta bederatzi hilabetez izan zuen preso[1]. Abd ar-Raman II.ak bere armadaren porrota ezagutu zuenean, beste espedizio bat prestatu zuen Banu Qasieta Aritza leinuaren aurka. Espedizio honek Iruñea arpilatu (843) eta Harit askatu zuen, Musa ibn Musa Arnedoko wali izateko izendapenaren truke. 844an beste espedizio bat egin zuen Abd ar-Rahmanek eta porrota gogorragoa izan zen: Musaren sasi-anaia eta iruindar armadaren buruzagia zen Fortun Eneko hiltzeaz gain, Musa eta Eneko gutxigatik ihes eta nafar nobleteriaren gehienak kordobatarren alde egin zuen.
859an Björn Järnsidak eta Hasteinek zuzendutako 69 itsasontziko normandiar espedizio batean atxilotu zuten[2]. Zekuru ordainduta aske, Iruñeko Erresumak Banu Qasiekin izandako itunak uko eta Asturiasko Erreinura hurbildu zen. Gartzia Enekok Asturiasko Ordoño I.a aliatu eta 859an Laturce mendiko guduan musulmanak mendean hartu zituzten . Kristauen garaipenak Banu Qasien boterearen galera eta Kordobako erantzuna eragin nuen.
Hori zela eta, 860an musulmanek Fortun Gartzia semea preso eraman zuten Kordobara hogei urteko eperako. 870 urtetik (Gartzia Enekoren heriotza) 880 urtera (Fortun Gartziaren itzulia), Gartzia Ximenez, Ximeno Gartziaren semea (Ximena leinua), Iruñeko erregeordea zela ematen du.
Bere erreinaldian Donejakuera joaten ziren bidaiarien aldeko lehenengo ekintzak martxan jarri ziren, geroko "Donejakue Bidea" eginez.
Gartziaren emazteen izatekidetasuna zeharo ezezaguna. Testu batek esaten du Gartziak Urraka Maior- Aragoiko kondesa (852-870)- zuela emaztea, baina lehen emazte ezezagun bat omen zuen. Batzuen ustez, Banu Qasiko emakume bat izan zitekeen, agian Musa ibn Musa ibn Fortunaren alaba. Bestetik ezaguna da Leodegundia Ordoñez Asturiaskoak, Ordoño I.aren alaba, Iruñeko errege bat ezkondu zuen, ziur asko Gartzia I.a Eneko.
[aldatu] Seme-alabak
- Fortun Gartzia oinordekoa.
- Antso Gartzia.
- Ximena Gartzia, Asturiasko Alfonso III.aren emaztea.
- Oneka Gartzia, Aznar II.a Galindez Aragoiko kondearen emaztea.
- Belaskita Gartzia.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Cañada Juste, Alberto (1980), Los Banu Qasi (714-924), Vianako Printze Erakundea, 5-96. or.
- ↑ Lagerquist, Lars O. (1997), Sveriges Regenter, från forntid till nutid, Stockholm: Norstedts, 24. or., ISBN 91-1-963882-5
[aldatu] Bibliografia
- Barrau-Dihigo, Lucien. "Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente". Revue Hispanique. 7: 141-222. orr. (1900).
- Lacarra de Miguel, José María. "Textos navarros del Códice de Roda". Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon. 1: 194-283. orr. (1945).
- Lévi-Provençal, Evariste. "Du nouveau sur le Royaume de Pampelune au IXe Siècle". Bulletin Hispanique. 55: 5-22. orr. (1953).
- Lévi-Provençal, Evariste eta Emilio García Gómez. "Textos inéditos del Muqtabis de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona". Al-Andalus. 19: 295-315. orr. (1954).
- Mello Vaz de São Payo, Luiz. "A Ascendência de D. Afonso Henriques". Raízes & Memórias 6: 23-57. orr. (1990).
- Pérez de Urbel, Justo. "Lo viejo y lo nuevo sobre el origen del Reino de Pamplona". Al-Andalus. 19: 1-42. orr. (1954).
- Sánchez Albornoz, Claudio. "Problemas de la historia Navarra del siglo IX". Vianako Printze erakundea, 20: 5-62. orr. (1959).
[aldatu] Ikus, gainera
|
||||||||||||||||