Gartzia III.a Santxez Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
(Gartzia III.a Santxeztik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gartzia III.a Santxez (1020 ondoren - Atapuerca, 1054). Iruñea eta Naiarako laugarren erregea izan zen 1035tik 1054ra. Antso III.a Gartzes Nagusia eta Muniaren semea zen, Estefaniarekin ezkondu zen 1038. urtean, batzuen ustez, Estefania, Bartzelonako Ramon I.a Berenger kondea eta Antsaren alaba zen, beste batzuen ustez berriz, Conserans eta Foixko kondea zen Bernardo Roger Foixkoa eta Bigorreko kondesa zen Garsinda Bigorrekoaren alaba eta Ramon I.aren lehengusina.

[aldatu] Biografia

Antso III.a Nagusia aita hil zenean, haren testamentuaren arabera banatu ziren erregelurrak: Nafarroaren errege titulua Gartzia III.ak eraman zuen. Garai hartan euskal mintzalekua Nafarroa zen, orren arabera: Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eskuratu zituen. Lapurdi eta Baigorriko konderriak Gaskonia eta Akitaniaren menpean geratu ziren. Calahorra hartu ondoren 1045. urtean, Errioxako Naiaran Santa Maria la Real eraikitzea agindu zuen eta bertara eraman zuen errege-egoitza. Gartzia III.aren anaia Fernando I.a Leongoa, Gaztelako errege bilakatu zenean, Gartziari agindutako lurrak eman zizkion 1037. urtean, Nafarroako Erresuma zabalduz. Bere anaia Ramiro I.a Aragoikoa Tafallan garaitu zuen, baina, Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa erasoaldi bortitza egin zion eta honen osteek Atapuercako guduan hil zuten, 1054. urtean.

[aldatu] Ezkontzak eta seme-alabak

Bitan ezkondu omen zen. 1038an Bartzelonan Estefania ezkondu zuen eta bederatzi seme alabak izan zituzten:

Berriro ezkondu zen ere, baina ez dakigu norekin.

Gartziak beste bi sasikume izan zituen, ama edo amak ezezagunak izanda:

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak