Gartzea III.a Santxez Naiarakoa

Wikipedia(e)tik
Gartzia III.a Santxez Nafarroakoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gartzea III.a Santxez Naiarakoa[1] (1020az gero - Atapuerca, 1054) Iruñeko eta Naiarako laugarren erregea izan zen 1035tik 1054ra. Antso III.a Gartzes Nagusia eta Muniaren semea zen, Estefaniarekin ezkondu zen 1038. urtean. Estefania, batzuen ustez, Bartzelonako konde Erramun Berenger I.aren eta Antsaren alaba zen; beste batzuen ustez, berriz, Conseransko eta Foixeko konde Bernardo Roger Foixkoaren eta Bigorreko kondesa Garsinda Bigorrekoaren alaba eta Erramun Berenger I.aren lehengusua.

Biografia [aldatu]

Antso III.a Nagusia aita hil zenean, haren testamentuaren arabera banatu ziren erregelurrak: Nafarroaren errege titulua Gartzea III.ak eraman zuen. Garai hartan euskal mintzalekua Nafarroa zen, orren arabera: Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eskuratu zituen. Lapurdi eta Baigorriko konderriak Gaskonia eta Akitaniaren menpean geratu ziren. Calahorra hartu ondoren 1045. urtean, Errioxako Naiaran Santa Maria la Real eraikitzea agindu zuen eta bertara eraman zuen errege-egoitza. Gartzea III.aren anaia Fernando I.a Leongoa, Gaztelako errege bilakatu zenean, Gartzeari agindutako lurrak eman zizkion 1037. urtean, Nafarroako Erresuma zabalduz. Bere anaia Ramiro I.a Aragoikoa Tafallan garaitu zuen, baina, Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa erasoaldi bortitza egin zion eta honen osteek Atapuercako guduan hil zuten, 1054. urtean.

Ezkontzak eta seme-alabak [aldatu]

Bitan ezkondu omen zen. 1038an Bartzelonan Estefania ezkondu zuen eta bederatzi seme alabak izan zituzten:

Berriro ezkondu zen ere, baina ez dakigu norekin.

Gartzeak beste bi sasikume izan zituen, ama edo amak ezezagunak izanda:

Erreferentziak [aldatu]