Garuda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garuda, jainkoen heraldoa

Garuda txori mitiko bat da, hinduismoan eta budismoan jainko txiki edo erdijainkotzat hartua dena. Orokorrean giza itxurako arrano erraldoi bezala irudikatua da: urre koloreko giza gorputza, aurpegi zuria, arrano mokoa eta hego gorri handiak. Oso antzinakoa eta erraldoia da eta eguzkiaren argia estal dezake.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziuraski sanskritozko Garuda hitza grī errotik dator eta "irenslea" esan nahi lezake, beharbada oso antzina Eguzkiaren su suntsitzailearekin identifikatzen zelako. Devanagariz azentu diakritikorik ez daraman arren, eta beraz grabea izan beharko litzatekeen arren, ahoskera oxitonoa ahozko tradiziotik dator.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztien arrazako buruzagia eta sugeen arrazaren etsaia da, Kashyapa Muni eta Vinataren semea. Mahābhārata testu epiko sakratuaren arabera, Garuda jaiotzean jainkoak beldurtu egin ziren arranoaren gorputzaren dizdira beldurgarriaren ondorioz. Agni (suaren jainkoa) zela uste zuten eta babesa eskatu zioten. Ondoren haur bat zela ikusi zuten eta hala ere izaki goren bat bezala laudatu eta Sua eta Eguzkia deitu zuten.

Aruna, egunsenti pertsonifikatua eta Surya eguzkiaren jainkoaren auriga Garudaren anaia nagusia da (edo txikia Monier Monier Williamsen Religious Thought and Life in India (Brāhmanism and Hindūism) laneko 104. orrialdean jartzen duenaren arabera) eta Agniren emazte Swahak Garudi femenino baten itxura hartzen du Garuda estaltzeko.

Garudak rishiekin batera, zeruko erregea zen Indra eta Vritra asura edo deabru errukitsuaren arteko etsaitasuna apurtzen lagundu zuen.

Japonia, Malasia, Indonesia eta Thailandian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garuda Fenix hegaztiaren malasiar aldaera dela uste da (bere errautsetatik birsor zitekeen izaki mitikoa). Indonesiak eta Thailandiak hegazti hau dute ikur nazional bezala. Indonesiako hegazkin konpainia nazionala Garuda Airlines deitzen da.

Japoniarrek ere ezagutzen dute Garuda, Karura deitzen dutelarik. Esaten denez Garudak bere etsai ziren sugeak jaten zituen printze budista batek barazkijaletzaren garrantzia erakutsi zion arte. Orduan Garudak jan eta liseri zituen suge guztiak berpiztu zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garuda Aldatu lotura Wikidatan