Gas natural likidotu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gas Natural Likidotua edo GNL (ingelesez Liquied Natural Gas LNG), likido egoeran dagoen gas naturala da (metanoa CH4 batez ere). Gas natural likidotuak ohiko gas naturalaren bolumenaren seiehunen bat hartzen du. Usain gabekoa, kolorerik gabekoa, ez-erregarria eta ez da toxikoa. Energia iturri arriskutsua da, sutzeko duen arriskuagatik, bestelako arriskuen artean izoztea eta itodura arriskua daude.

Eduki-taula

Likidotze prozesua [aldatu]

Likidotze prozesuak, gasak dituen osagai batzuk kentzen ditu, hautsa, helioa, ura eta hidrokarburo astunak. Orduan, gas naturala kondentsatu eta 25 25 kPa (3.6 psi) atmosferako presiopean jartzen da likido egoerara igarotzeko hoztuz (-163 Â°C-ko tenperatura ingurura). Gas naturalaren likidotzeak, bolumena gutxitzen duenez, garraiatzeko kostuak murrizten ditu eta mundu osora GNL ontzien bidez garraiatzeko aukera eskainiz.

Gas natural likidotuaren energia dentsitatea, gasolinak duen dentsitatea baino %60 txikigoa da.

Gas natural likidotua Euskal Herrian [aldatu]

LNG Rivers ontzia, Bilboko Portura maiz etortzen den ontzia.

Bilboko portuan GNL gordetzeko terminala eraiki zen 2003an "Bizkaiko Badia" edo BBG izenekoa. BBGren kaia, 2003an inauguratu zen, 264 milioi euroko inbertsioaren, eta 30 hilabeteko eraikuntza lanen ondoren. Terminalaren emisio-gaitasuna 800.000 m3 (n)/h gas da. Terminalera etorritako lehen gasontzia British Innovator izan zen, 2003ko abuztuaren 8an. Gasa gordetzeko bi tanke handi daude, eta eskariaren handitzea dela eta, hirugarren bat eraikitzeko egitasmoa aurkeztu dute BBGko arduradunek.

BBG enpresaren akziodunen artean, Repsol, British Petroleum, Iberdrola eta Eusko Jaurlaritzaren EVE daude.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.