Gas noble konposatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gas noble konposatuak konposatu kimikoak dira, eta sortzen dira elementuetako bat taula periodikoan 18. taldean dauden gas nobleetako bat denean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran gas nobleekin konposatu kimikoak ez zirela sortzen sinesten zen, beren konfigurazio elektronikoa dela eta. Hau da, gas noble guztiek azken energia maila (balentzia geruza) elektroiez beteta daukate eta uste zen beste elementuekin ez zutela erreakzionatze, azken batean egonkorrak zirela.

1933an, ordea, Linus Paulingek gas noble astunenak fluor eta oxigenoarekin konposatuak sortzen zirela iragarri zuen. Zehazki kripton hexafluorido eta xenoi hexafluoridoaren (XeF6) izaera aurreratu zuen, horretaz gain XeF8 konposatu egonezin bezala existitu litekeela espekulatu zuen eta azido xenikoa perxenato gatzak eratuko zituela ere [1] [2] Aurreikuspen horiek nahiko zehatzak izan ziren, nahiz eta XeF8ren ondorengo iragarpenek frogatu duten ezegonkortasuna termodinamikoaz gain ezegonkortasun kinematikoa ere baduela [3] eta oraindik konposatua ezin izan da sortu (2006ko datuak).

Gas noble astunenak arinak baino elektroi geruza gehiago dituzte. Hori dela eta, nukleotik urrunen dauden elektroiak nukleoaren karga positiboatik barruago dauden elektroiaz geruzatuta daude eta errazago ionizatzen dira. Ioi energia hori nahikoa izaten da gas nobleak elementu elektronegatibo handieneko elementuekin, fluor eta oxigenoarekin batik bat, konposatuak sortzeko.

1962 baino lehenagoko konposatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962 urtea baino lehenago, isolatutako gas noble konposatu bakarra klatratoak ziren (klatrato hidratoak barne). Koordinazio bidezko hainbat konposatu, beste alde, espektroskopia bidez behatuak bakarrik izanda ziren. [4]

Klatratoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klatratoetan gas nobleak hainbat substantzia organiko edo inorganikoen kristal-sareen arteko hutsunetan arrapatuta gelditzen dira. Hau dela eta, kaiola konposatuak bezala ere ezagutzen dira. Klatratoak sortzeko funtsezko baldintza gas noble atomoen tamaina substantzia eramailearen hutsuneen berdina izatea da. Adibidez, Ar, Kr, eta Xe β-kinolarekin nahastu daitezke, baina He eta Ne txikiegiak dira egokiak izateko.

Klatratoak He eta Ne Ar, Kr eta Xe-tik banatzeko erabiliak izan dira, bai eta Ar, Kr eta Xe garraiatzeko. Honetaz gain, 85Kr klatratoak beta partikulen sorburua da, 133Xe klatratoak gamma partikulen iturburua delarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Formulas of Antimonic Acid and the Antimonates, Linus Pauling, J. Am. Chem. Soc., 55.atala, 5 alea 1933ko Ekainean, 1895-1990 orrialdeak
  2. John Holloway, Noble-Gas Chemistry, Methuen, London
  3. Recent developments in the Chemistry of Some Electronegative Elements, Konrad Seppelt, Accounts of Chemical Research, 12. atala, 1979ko Ekaina, 211 - 216 orrialdeak
  4. John Holloway, Noble-Gas Chemistry, Methuen, London