Gaskoiniako Konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaskoniako konderria» orritik birbideratua)

Gaskoiniako Konderria erakunde feudala izan zen, Karlomagnok 781an sortutakoa, Ipar Euskal Herria eta Akitania hartzen zituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludovico Pio Karlomagnoren semeak Baskoniako dukerriaren barruan zegoen Gaskoiniako konderria jaso eta arin hartu zituen bertako usadioak, baskoienak (latinez: Uuasconum) hain zuzen ere. Hori zela eta, 785ean, Paderborngo aitaren gortera joan zenean, bere adineko gazte talde batekin eta baskoi antzera jantzita agertu zen: kanpoko tunika biribila, alkandora mahuka-aske, galtzaluzeak, kaltza eztendunak eta eskuko lantza.[1]

Konderria Aturriren haranean hedatu eta Baiona zuen hiriburua. Hego Euskal Herriarekin lotura estua omen zuen (latinez: Spanoguasconia)[2].

830. urte inguru, Antso II.a Antsok Karlos Burusoilaren aurka borrokatu zuen, konderriarekiko bere eskubideak mantentzeko. Baina konde honek Baskonia duke bihurtua, dukerriarekin elkartu zuen lurraldea.

Aragoiko kondea zen Galindo Aznarez II.ak Azibela ezkondu zuen, Gartzia Antso kondearen arreba. Honen semea zen Gilen Antso Gaskoiniakoak Gartzia Antsoren alaba zen Urraka Gartzia ezkondu zuen eta Antso VI. Gilen Gaskoiniakoa zuten semea. Eudon Akitaniakoa, Gilen handia Akitaniako duke eta Poitierseko kondearen semea 1033an bihurtu zen konde berria. 1063an konderria Akitaniako dukerriari lotu zion, biek Gilen VIII.a Akitaniakoa kondea buruzagitzat baitzuten. Gero, Akitaniako dukerriarekin batera, Ingalaterrako erregearen lurraldeak bihurtu ziren.[3]

Hala ere, jadanik 1020. urtean, konderriaren zati batek, Iruñeko Erresuma eta Baskoniako dukerriaren artean sinatutako Itunari ezker, banatu eta Lapurdiko konderria sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]