Gasolina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasolina (Hegoaldean) edo ezantza (Iparraldean), hainbat hidrokarburoen nahastea den petrolioaren eratorri bat da.

720 g/L dentsitatea du (gasolioa baino %15a gutxiago). Gasolina litro batek 34,78 megajouleko energia du, gutxi-gorabehera gasolioa baino %16a gutxiago.

Osagaiak

Gasolina petroliotik lortzen da findegi batean. Orokorrean, distilazio zuzeneko naftatik lortzen da, hau da, petrolioaren parterik arinetik (gasak kontuan izan gabe). Petrolioaren parte astunen (hutseko gasolioaren) beste prozesu unitatetan (FCC) bihurtzetik lortzen da Nafta.

Gasolina ehunka hidrokarburo moten nahastea da, C4tik (butanoak eta butenoak) C11ra, adibidez, metilnaftalenora.

Gasolinaren errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu, hala nola Karbono monoxidoa edo oxido nitrikoa. Adibidez:


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gasolina