Gaspar Melchor de Jovellanos
Gaspar Melchor de Jovellanos, jaiotzez Baltasar Melchor Gaspar María de Jove Llanos y Ramírez (Gijon/Xixon, 1744ko urtarrilaren 5a - Navia, 1811ko azaroaren 27a) idazle, legelari eta politikari asturiarra izan zen. Ilustrazioak emandako egilerik nabarmenenetakoa da.
Garai hartako ideia berrien aldeko politikari liberala zen. Sevillako eta Madrilgo epailea izan zen, Madrilgo alkate Karlos III.aren eta Karlos IV.aren garaian, eta enbaxadore Errusian. Godoyrekin istiluak izan zituen eta Inkisizioarekiko bere jokaera zela eta, preso hartu zuten. Literaturan, estilo garbia da bere ezaugarri nagusia. Drama bat idatzi zuen hitz lauz, El delincuente, erromantizismoaren aitzindaritzat hartu dena. Olerkiak ere politika edo filosofia ideiak islatzeko bidetzat hartu zituen. Jovellanos-en lan garrantzitsuena Diario da, hil ondoren argitaratu zena; Euskal Herriaz hainbat ohar eta berri ageri dira bertan.
Lan ugari idatzi izan zituen, hala literaturazkoak nola politikazkoak. Asturierazko bultzatzailea ere izan zen.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.