Gaspare Spontini
Gaspare Luigi Pacifico Spontini (Majolati, Italia, 1774 - Majolati, Italia, 1851) italiar musikagilea eta biolinista izan zen.
[aldatu] Biografia
Napoliko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1803. urtean Parisen jarri zen bizitzen. Harrezkero musikagile ospetsu bihurtu zen.
1807an La vestale opera estreinatu zuen Parisen, eta Josefina enperatrizaren babesa lortu zuen. 1810ean, Parisko Italiar Operako zuzendari izan zen. 1820ean Prusiako Frederiko Gilen III.ak Berlingo musika-zuzendari nagusi izendatu zuen, baina enperadorea berehala hil zen eta prusiar abertzaleek kargua uztera behartu zuten. Opera-egile ospetsua izan zen garai hartan.
Aipagarriak dira: L´Eroismo ridicolo (1797); Il finto pittore (1798); La finta filosofa (1803); Milton (1804); La vestale, Spontiniren lan ospetsuena (1807); Fernand Cortez (1809); Olympe (1819); Nurmahal (1822); Alcidor (1825); eta Agnes von Hohenstaufen (1829).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.