Gaston III.a Foix-Biarnokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaston Fèbus» orritik birbideratua)
Gaston III.a Foix-Biarnokoa


4. Andorrako Printzekide Frantsesa

1343ko irailaren 26a - 1391ko abuztuaren 1a
Gaston II.a Foix-Biarnokoa - Matias Foixkoa
Foixko kondea

1343 (egutegi gregorianoa) - 1391
Gaston II.a Foix-Biarnokoa - Matias Foixkoa
Bizitza
JaiotzaOrtheze1331ko apirilaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaL'Hôpital-d'Orion1391ko abuztuaren 1a (60 urte)
Heriotza modua: apoplexia
Familia
AitaGaston II.a Foix-Biarnokoa
AmaEleanor of Comminges
Ezkontidea(k)Ines Nafarroakoa  (1349 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaFoixko konde-kondesen zerrenda
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaskoia
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta Ehiztaria

Musicbrainz: 1524f821-1e7f-470a-9b23-20445926f559 Discogs: 1639222 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Biarnoko bizkondeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaston Foixkoa».

Gaston III.a Foix-Biarnokoa (Ortheze, 1331ko apirilaren 30a - † Salbaterra Bearno, 1391ko abuztuaren 1a), "Febus" ezizenaz ezaguna, Foixko konde eta Bearnoko bizkondea izan zen. Politikari abila, bere agintaldian Bearnoko bizkonderria ia burujabea izan zen, eta lurralde horren hurrengo bi mendeetako estatus independenterako bidea ireki zuen. Gaskonian Armagnac leinuaren kontra borrokatu zen.

Idazlea ere izan zen, frantsesez Livre de chasse (euskaraz: "Ehiza liburua") idatzi baitzuen. Batzuen ustez Okzitaniako ereserkitzat hartzen den Se canta ere idatzi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaston III.a Foix-Biarnokoa Orthezen jaio zen, 1331ko apirilaren 30ean. Aita Gaston II.a Foix-Biarnokoa (1308–1343) eta ama Leonor Commingueskoa izan zituen.

Bearno Foix konderriaren eskuetara joan zen 1290ean. 1343an aita Sevillan hil zenean -Algecirasko setioan (1342-1344) parte hartzen ari zen-, Gaston izan zen titulu guztien oinordeko, 12 urte besterik ez zituenean. Ama, Leonor, izan zuen erreginaorde 5 bat urtetan, haurra adinez nagusi izan arte. Leonorrek bere jabetzako estatu guztietan aurkeztu zuen semea eta bere pean makurtu behar izan zuten jauntxoek.

Jabegoaren kokapen geografikoa kontuan hartuz, Gaston bi indarren basailu izan zen aldi berean:

Bi erregeak saiatu ziren Gaston Febo eurengana erakartzen, baina hau neutral izaten saiatu zen.

Gerratik gerrara ibili zen Gaston bizitza osoan. 1345ean hasi zen ingelesen aurka; 1347an, berriz, Calaiseko espedizioan hartu zuen parte. Hasieran, Frantziako erregeari men egin bazion ere, 1347tik aurrera ez zuen hori egin izan nahi, Bearnoko bizkonderria jaurerri independentea ikusten baitzuen. Paun izan zuen egoitza nagusia, XI. mendean gotortu zuten lekuan, 1464an Bearnoko hiriburu egingo zuten tokian. Ehun Urteetako Gerra piztu zenean, Gastonek bere feudoak borrokatik kanpo mantentzea lortu zuen.

1349an, Ines Nafarroakoa edo Ines Évreuxkoarekin ezkondu zen. Joana II.a Nafarroakoaren (Luis I. Nafarroakoa eta X.a Frantziakoaren alaba zen hau) eta Filipe III.a Nafarroakoa edo Filipe Evreuxkoa (Filipe III.a Frantziakoa eta Luis IX.a Frantziakoaren leinutik zetorren Margarita Artoisen semea) izan ziren.

Ezkontzatik gutxira, Inez zapuztu zuen eta Evreuxeko konde eta Nafarroako errege zen Karlos II.a Nafarroakoa (13321387) anaiaren gortera itzuli zen.

Bearno-Foix etxea Armagnac leinuaren aurkako borroka luzeetan murgilduta zebilen. Joan II.a Frantziakoa erregeak Armagnac etxearen alde posizionatu zenean, Gastonek uko egin zion Bearnok erregeari men egiteari eta honek atxilo hartu zuen 1356ko uztailean. Frantsesen porrotaren aurrean, urte horretako irailaren 19an askatu zuten Poitiersen eta Prusiara joan zen. Bi urtez ibili zen Ordena Teutonikoko zaldunen eta Galtzariaren Ordenaren sortzaileetako bat zen Joan III.a Graillykoaren alde borrokan eta eslaviar idolatren aurka.

1358an itzuli zen Frantziara eta Jacquerien egin zuen borroka oraingoan. Laguntza bidali zuen Meauxera altxatutako nekazariek setioan baitzeukaten Frantziako dofina (oinordekoa).

Armagnac-eko kondeari egin zion gerra gero. 1360an, Armagnac-eko kondeak eta bere suhia zen Joan Poitiersekoak Foix inbaditu zuten. Azkenean, Gastonek garaipena lortu zuen 1362ko abenduaren 5ean eta arerio garrantzitsuak harrapatzea lortu zuen. Joan Poitiersekoa (edo Berrikoa) izan zen horietako bat eta aske utziko zuen 1365eko apirilean diru mordoa ordaindu ondoren. Erreskate horiek medio, 600.000 florineko altxorra eskuratu zuen eta Orthezeko Moncade dorrean gorde zuten. Erretratu eta trofeo militarrak erakusten zituen galeria bat sortu zuen han, datu hura oroitzeko.

Geroago, 1372an, Armagnac-eko kondea saiatu zen berriro Bearnoren jabetza berreskuratzen, baina ez zuen lortu.

1373an, Gastonen nahiaren aurka, Languedoc-eko buru egin zuten Joan Berrikoa. Ez zuen arrakastarik izan, ordea, eta postua galdu zuen, 1380ko maiatzean, kargua Gaston berak hartu zuelarik. Hala ere, Karlos VI.a Frantziakoa erregetzara iritsi zenean, Gastonek ez bazituen ahalak galdu ere, berriro ezarriko zuen karguan Berriko dukea.

1380ko hamarkadan, Jean Froissart kronikalariak bisitatu zuen Foixko Konderria. XIV. mendearen bigarren erdian Gaston Feboren aginpean Orthezeko gorteak izan zuen dizdira deskribatu zuen.

1391n iskemiak hil zuen Gaston Febo Salbaterra Bearnon ehizean zebilen bitartean. Karlos IV.a Frantziakoa izan zuen oinordeko orokorra, baina Foixko Konderria bere lehengusua zen Matias Foixkoarentzat izan zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1349an, Ines Nafarroakoarekin ezkondu zen. Joana II.a Nafarroakoa eta Filipe III.a Nafarroakoa edo Filipe Evreuxkoaren alaba zen. Gaston izenenko semea izan zuten eta 1381ean hilko zen.

Jean Froissartek dioenez, Gaston Feboren semeak aitari traizioa egin zion. Karlos II.a Nafarroakoaren eskutik lortutako pozoia erabili zuen aita erail nahian eta aitak semea atxilo hartu zuen. Geroago, 1382ko urtarrilaren 4an, aita-semeak eztabaida sutsu batean zeudenean, aitak labankada sartu zion semeari eta Gaston gaztea hil egin zen[1]. Hauxe izan zen Gaston III.aren legezko seme bakarra.

Caterina Rabatekoa izan zuen amorante eta 4 seme-alaba eman zizkion honek:

  • Garcia Biarnokoa, Ossauko bizkondea
  • Peranudet Biarnokoa, gazte hilko zena ziurrenik
  • Bernardo Biarnokoa
  • Joan Biarnokoa, 1392an seme-alabarik gabe hil zena

1393an, Frantziako erregina zen Isabel Bavariakoa-Ingolstadtekoak antolatutako maskarada batean, Joan Foixekoak hartu zuen su. Legezkanpoko semea zuen Gaston Febok hau eta horrela hil zen. Gainontzeko ordezkariak ere horrela hil ziren. Bal des Ardents izenez ezagutu zen gerora maskarada hau[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barbara Tuchman, A Distant Mirror, pps.360-61
  2. Barbara Tuchman, A Distant Mirror, pp. 530-32

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Gaston II.a Foix-Biarnokoa

Bearnoko bizkondea

1343-1391
Ondorengoa
Matias Foixkoa