Gaston VI.a Biarnokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gaston VI.a Bearnokoa (1173 - † Oloroe-Donamaria, 1214) Bearnoko bizkondea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama Maria Bearnokoa eta aita Gilen Montcadakoa zituen. Umea zela Aragoiko erresumak bizkondeordeen bitartez gobernatu zuen Bearnoko bizkonderria, baina 14 urte betetzean erregeari gorazarre egin zion eta eskubideak berreskuratu zituen.

1194an Akizeko bizkonderriarekin zuen eztabaida bukatzeko Gastonek Amikuze eta Oztibarre eman zion Orthezeren truke. 1196an Zuberoako bizkondearekin ere bakea sinatu zuen.

Gurutzada Albitarra zela eta bere lurraldeak galtzekotan izan izan zen baina Mureteko gudua eta gero Aita Santuak barkamena eman zion.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1196an Petronila Bigorrakoa ezkondu bazuen ere ez zuten seme-alabarik izan. Gilen bere anaia bikia oinordeko zuen.


Aurrekoa
Maria Bearnokoa
Blason du Béarn.svg
Bearnoko bizkondea

1173-1214
Ondorengoa
Gilen I.a Bearnokoa


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.