Gastritis
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gastritis urdailaren muki-mintzen hantura da. Larria edo kronikoa zaharra izan daiteke. Gastritis larriak sabeleko min bizia, mihi legarra, egarria, goragalea eta sukar arina izaten ditu ezaugarri; alkohol gehiegi edan edo janari bizigarri gehiegi jan izanak sortua, gai pozoitsuren batek eragindakoa edo beste eritasun baten ondorioz sortua izan daiteke. Gastritis zaharrak edo kronikoak, berriz, bihotzerrea, mihi-gaina zuria, anorexia edo jateko gogorik eza izaten ditu ezaugarri. Bestalde, gastritis atrofikoa ere bada; urdailaren kanpoaldea atrofiatu egiten da, eta gastritis kronikoaren ondorio izan daiteke, baina berez ere gerta daiteke, autoimmunizazio-arazoen ondorioz. Digestioaren gorabehera askok, hala nola goragaleak, ok egiteak, jateko gogorik ezak eta sabeleko ondoezak, gastritisari egozten zitzaizkionek, ez dute urdailaren hanturan jatorria.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.