Gastrula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diploblasto baten gastrulazioa: blastulatik (1), gastrula (2) eratzen da. Ektodermoko (laranja-koloreko geruza) zelula batzuk barnerantz biltzen dira, eta endodermoa eratu (geruza gorria)

Gastrula ernaldutako arrautzaren garapenaren egoeretako bat; arrautzaren zatiketa gertatzen den aldian blastula izenekoaren ondorengoa. Eratzen den gorputza hutsa da barrutik, eta barnealdeari arkenteron deritzo. Blastoporoaren bitartez kanpoaldeari lotzen zaio, eta barrunbea inguratzen duen paretak bi zelula-geruza ditu (endodermoa eta ektodermoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]